Eskatzeak balio du?

Eskatzeak balio du? – 

Eskatzeak balio du?

Eskatzeak balio du?Edozein gurasok esanen dizu bere seme-alabez: baina zertarako eskatu? Ez du beteko eta!

Eta jarrera eta jokamolde honek izugarrizko indarra hartu du gure artean.

Ez eskatzea hobe. Dena ematea hobe; eta dena bake-bakean eta denok kontent.

Batzarre batean baino gehiagotan gertatu zait gazteren baten oharra entzun beharra:

-Hobe da gehiegi ez eskatzea, aspertuko dira eta (Bere buruaz eta bere adiskideez ari da, on eta ulerkor ageri nahi)

Egiteko gauza ez, egin nahi ez, alferkeria… Zer egin? Eskatu edo ez eskatu?

Zerorrek egin, edo egin gabe gelditu. Bota iezadazu pittin hori ere bizkar gainera, eta aurrera!

Hala ere, aipatu ditudan gazte horiek laster utzi zioten etortzeari.

Zer da hobe, eskatzea edo zerorrek egitea?

Dudarik gabe, eskatzea, eginen ez badute ere. Behin eta berriz eskatzea eta lotsa izpirik badu, eginen du. Eta badira jarrera oneko gazteak, badira, orain ez bada, beranduxeago egiten duten gazteak. Badira gurera etorriko direnak…

Eskatzea hobe, mila aldiz hobe, bidean utzi behar badituzu ere zenbait. Hobe da eginen duen bat etxean izan, bost alfer, deus egin gabe alde eginen dutenak baino.

 

Amezti

Eskatzeak balio du?

Zer duzu buruan “Eskatzeak balio du?”-ri buruz

  • josu naberan 2022-07-03 00:41

    AUS-EN-EKAI-AN-USU
    “ipar-partean ( (AUS-en) usuko (an-USU) den zerbait (kasu hüntan) hizkera-tresna (EKAI-an).

    Beraz, ipar-parteko hizkera duk “euskera”; hego-partekoa, hortaz, Soria, Aragoeira, esetanoa (Ebro eta abar)

    BASKO *UASKO.
    (bailakoa)

    EBAN * EU-AN (“eraiki”), ad.

    EBEN * eu-en (“eraikin”), os.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude