Esan

Kontura zaitez
ilunabarra ahapeka ari zaizula,
Itsasoa zeruarekin ezkontzen den
lerrotik.

Esan nabari duzula,
nire eskuetatik ihesi doana.
Lipar batez,
amets gaziena
eginen baduzu geza…
baina esan sentitzen duzula

Ez bazara ekaitzetan
galdu
Ez bada zeruan
Ez bada itsasoan
non zauden esaidazu
baina esan nabari duzula

bestela,
soili ez esan.

Oier Aranzabal

Barruan Gaude elkarrizketa saioa ZuZeu Podcasten. Ispilu Beltza kultur magazina Donostia Kultura Irratian. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude