Errugabeak


Asko hitz egin eta asko idatzi da Egunkariari buruz. Asko esateko denbora izan da zazpi urte. Asko sufritzeko denbora izan da zazpi urteko denbora Egunkariako errugabeentzat, euskaltzaleontzat, euskaldunontzat, euskararentzat. Asko esan daiteke orain ere absoluzioa erabakitzen duen sententziaz. Dagoeneko, entzun ditugu orain arte isilik zeudenen adierazpenak. Tertulia askotako gaia izango da. Horretara ere (tertulia eta tertulianoetara) ohitu gara herri honetan. Hitz gutxikoak ginela esaten zen lehen, euskaldunak, hitz gutxi eta fidatzeko hitza. Zer gara orain, kanpokoentzat? Noraino egina dago kaltea? “Kaltea jacta est!” idatzi du Anjel Lertxundik. Ez dugu ahaztuko. Baina honek guztiak gure herriarentzat amaiera ona ekarriko badu, berriz ere erasoa alde batera utzi eta aurrera egingo dugu.

ITSASGORAN - Irakaslea ofizioz, Idazlea afizioz

2 pentsamendu “Errugabeak”-ri buruz

  • Azkeneko adierazpenak Patxi Lopezek egindakoak:"Hace siete años se cometió un atropello en torno a Egunkaria (…)El cierre de Egunkaria fue, sobre todo, un ataque contra la libertad de prensa y contra el propio Estado de Derecho, al utilizar la justicia como acompañamiento de una estrategia política muy determinada"Non zegoen Lopez jauna orain arte? 2003an bestelakoak esan zituen, harrigarria egiten zitzaion orduan Egunkariaren errugabetasun-presuntzioaz hitz egitea eta ez epailearenaz. Javier Ortizek luze idatzi du horretaz, Patxi Lopez sobre Egunkaria artikuluan.

  • Ez dut ondo adierazi, ez baita, jakina, Javier Ortizek idatzia, bizirik dagoen bere blogean idatzitakoa ekarri nahi nuen hona, kasu honetan Luistxok adierazitakoa.