[Simone Weil] Erroztamendua II

[Simone Weil] Erroztamendua II –

Erroztamendua (II. bidalketa)

Hezkuntza –objektutzat ukan ditzan haurrak, helduak, norbanakoak, populu bat edo guhaur– mobilak sorraraztean datza. Esplikatzea zer den abantailos, zer den derrigorrezko edo zer den ongi, horra zer dagokion hezkuntzari. Azkenean hezkuntza benetako akzioen mobilez arduratzen da. Izan ere ez da akziorik burutzen ezbazaio emaiten horretarako beharrezkoa duen kemen kantitatea. Gizakiak, urkoa edo guhaur, ongira gidatu nahi izaitea, bakarrik norabidea erakutsiz eta horretarako behar diren mobileen existentziaz arduratu gabe, da azeleragailua zapatuz erregairik gabeko auto bat aintzinarazi nahi izaitea bezala.

Edo, olioz bete gabe, olio-lanpara argitarazi nahi izaitea bezala. Erru hau salatua izan zen testu aski famatu batean, azken hogei mende hauetan irakurria, berrirakurria, eta aipatua izan den testu zahar batean. Haatik beti jarraitzen dugu erru hau berau egiten.

Akzio publikoak dauzkan hezkuntzarako baliabideak erraz sailka daitekezke.

  1. Lehenik mehatxuek eta promesek sortutako beldurra eta esperantza. 
  2. Iradokizuna.
  3. Adierazia izan gabe, jende ostearen edo nazioaren kide eragile batzuen bihotzean dauden pentsamoldeen parte bat ofizialki adieraztea, edo autoritate ofizial batek berrestea.
  4. Etsenplua.
  5. Akzioen modalitateak berak eta horretarako forjatuak izan diren erakundeen modalitate berak emaitea.

Lehen baliabidea zakarrena da eta beti erabilia da. Bigarrena denek erabilia da gaur; Horren erabilera Hitlerrek du genialkien aztertu. Gainerako hiruak ignoratuak dira. Hezkuntzarako baliabide horiek aztertu behar dira gure akzio publikoak har litzakeen ondoz ondoko hiru formekiko erlazioan; lehenik oraiko forma honekin; gero lurraldearen askatasun egunean boterea hartzeko akzioarekin; azkenean ondoko hilabeteetako boterearen behin behineko ariketarekin. Momentuz ez ditugu bi bitarteko baizik, irratia eta ezkutuko mugimendua. Baina frantses osteentzat irratiak du  kasik bakarrik  balio.

Honako zenbaturiko bost eginmolde hauetan, hirugarrena ez da sekula nahasi behar bigarrenarekin. Hitlerrek ikusi zuen bezala, iradokizuna menderakuntza bat da. Hertsadura bat da. Errepikapenak alde batetik eta  talde iradokitzailearen indarrak edo konkistatu nahi duenaren indarrak emaiten diote iradokizunari bere eraginkortasunaren parte handi bat. Hirugarren eginmoldearen eraginkortasuna beste mota erabat deberdinekoa da. Bere funtsa giza-izaitearen ezkututako estrukturatik dauka. Gerta daiteke gogoeta batek, batzutan gure barruan formulatuak, besteetan ez formulatuak, arima aztunki eta jarraituki lantzen duela baina ez gaituela guti baizik mugiaraztea.

Gogoeta hori aditzen badugu gutaz beste hurbileko batek formulatua edo errespetatzen dugun baten batek formulatua, orduan gogoeta horretxek hartzen du indar bat ehun aldiz biderkatua eta gure barruan egiazko eraldaketa bat eginaraz diezaguke.

Horretaz konturatzen garela ala ez, gerta dakiguke ere hitz jakin batzu entzun behar izaitea. Hitz horiek ahozkatuak badira eta etortzen bazaizkigu ongia baizik naturalki espero dugun toki batetik, gure ariman sarraraz diezagukete kontsolamendu, kemen eta hazkurri antzeko zerbait. Bizitza pribatuan, hitzaren bi funkzio horiek, adiskideek edo gidari naturalek dituzte betetzen; biziki bakanki baizik ordea. Baina zizkunztantziak badira zeinetan drama publikoa hain den gailentzen edonoren bizi pertsonalean, egoera pribatuen gainetik, nun gogoeta aztun, eta horrelako behar aztun asko berdinak diren populua osatzen duten jende kasik guzien baitan.

Zirkonztantzia horiek emaiten digute akzio baten aukera zeina, populu oso bat objektutzat hartzen duen arren, izaitez ez den kolektiboa baina pertsonala. Horrela, arima bakoitzaren segeretuan ezkututako baliabide sakonak ito gabe –izatez akzio kolektibo batek ezinbestez egiten duena, helburu bilatuak nahi bezain altuak izan arren– akzio pertsonal mota horrek baliabide sakon horiek irazartzen ditu, suspertzen ditu eta garatzen ditu. Baina nork buru dezake horrelako akzioa?

Beharbada usaiako zirkunztantzietan ez dago tokirik zeinetik akzio hori buru daitekeen. Oztopo biziki indartsuak daude egina izan  dadin  eragozten dutenak, salbu partzialki, behe-mailan, gobernu baten medioz. Beste oztopo batzuek berdin eragozten dute estatuaz beste toki batetik egina izan dadin. Baina aukera horretarako Frantzia gaur aurkitzen den zirkunztantziak miresgarriak dira, probidentzialki egokiak dira.

Beste gauza askotarako, Frantziak beste herri batzuek ez bezala Londresen legezko gobernurik ez izatea kaltegarria izan da. Aldiz oraintxeko kontu honetarako, zorte on gaitza da. Eta era berdinean, Ipar-Afrikako kontu hori, alegia Komitate nazionala legezko gobernua bihurtzea lortu ez izana, hori ere zorte ona da.

 

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

Zer duzu buruan “[Simone Weil] Erroztamendua II”-ri buruz

  • Benat Castorene 2022-04-15 09:42

    Bakan ikusi da, erresistentzia egoera baten aurrean, filoso bat akzio politiko modu desberdinak aztertzen eta ba lehenesten. Ez naiz erabat kontent “suggestion” hitza “iradokizun”arekin itzuki izana. Orokorkiago mintzatuz ez naiz segur pasarte hau biziki ongi itzuli izana seguraz ere ez dutalako nihaurrek ongi sesitu.