[Erroztamendua] Langileriaren errogabetasuna XI

Langileriaren errogabetasuna XI –

Simone Weil filosofoaren testuaren itzulpen saioa

Arrazoi gehiagorekin, horrela da «literatura» izeneko kulturaren parteari dagokionarentzat. Zeren eta, giza-kondizioa da literaturaren objektua, eta populuak du giza-kondizioaren esperientzia errealena eta zuzenena.

Orokorrean, salbuespenak salbuespen, bigarren mailako eta maila tipiagoko obrak zaizkio elitari gehiago gomeni, eta lehen-lehen mailakoak populuari. Adibidez, zer ulertze-intentsitate ez liteke sor populuaren eta greziar poesiaren artean, zeinak objektu bakartzat zorigaitza baizik ez duen! Alabaina horretarako poesia hori ongi itzuli eta aurkezten ikasi behar ginuke. Adibidez, langabeziaren beldurra hezurren muineraino sartua daukan langileak Philocteten egoera ulertuko luke arkua kentzen zaionean, baita Philocteten etsipena ere bere esku ahalgabeak begiratzen dituenean. Langileak ongi ulertuko luke Electre gose dela, burges bat–garai honetan izan ezik beharbada– hori bera ulertzeko erabat ezgai delarik, Budé Edizio-aren argitaratzaileak barru[1].

Langile-kulturarentzat, bada hirugarren eragozpen bat, esklabotza da. Pentsamenak zinez eta errealki diharduenean, izatez  aske eta soberanoa da. Beraz, pentsalari libre eta soberano gisan aritzea ordu bat edo bi, eta gero esklabo egunaren gainerakoan  bada urraketa bat hain mingarria nun kasik ezinezkoa baita gogoeta altuenei uko ez egitea, urraketa mingarri jasanezin horretatik aldentzeko,

Erreforma eraginkorrak egiten balira, eragozpen hori desagertuko lirateke piskanaka. Are gehiago, berrikitako esklabotzaren oroitzapena eta desagertzen ari den esklabotzaren ondarren ikustea hausnarketarako pizgarri ahalduna izango lirateke askatze denbora guzian.

Langile-kulturak nahasketa bat suposatzen du intelektual izeneko –izen itsusi baina gaur ez dute besterik merezi–  jendeen eta langileen artean. Zaila da nahasketa hori erreala bilaka dadin. Baina gaurko egoera nahasketa horren aldekoa dago. Izan ere, gazte intekektual elemenia esklabotzan sartu dute, Alemaniako lantegietan eta landetan. Gazte intelektual horietarik beste batzu langile gazteekin nahasi dira lagun-kanpusetan[2].Baina lehenbizikoek dute batikbat ezagutu ezagutua izaitea merezi duen esperientzia.  Esperientzia horrek gazte intelektual asko suntsitu ditu, sobera ahuldu ditu arimaz ala gorputzez. Azkenean, zeinbatzuek, beharbada, dute zinez zerbait ikasi.

Langileriaren errogabetasuna XIBaina esperientzia hain balios horretatik atera orduko, dena galtzeko arriskua bada, umiliazioa   eta zorigaitza ahanzteko dugun tentazio garaiezin horregatik. Oraidanik beretik, itzuli diren preso horietara hurbildu behar gara, eskatu behar diegu  langileekiko bortxarenpean hasitako  kontaktu horiek jarrai ditzaten; eskatu behar diegu eurentzat berpentsa ditzaten berrikitan izandako esperientzia kultura eta populuaren arteko hurbilketa baten aldera, eta kulturaren norabide berri baten aldera.

Erresistentziatik ateratako erakunde sindikalak horrelako hurbilketen aukera izan litezke. Baina era orokorrean, gogoetaren bizitza bat sortu nahi baldinbada langile sindikatuetan, bestelako kontaktuak sortu beharko dituzte  ezen ez eta beren sos propioen defentsarako CGTeko lanbide multxoketetan sortzen dituzten kontaktuak. Izan ere, kontaktu horiek erabat  absurduak ziren.

Harreman natural bat  litzateke sindikatuak intelektualak onhar ditzan ohorezko kide gisa, ekintzari buruzko erabakietan parte hartzeko debekuarekin. Intelektual horiek langileen zerbitzuan dohainik jarri beharko lirateke kurtsoak eta bibliotekak antolatzeko.

Gaztetasunagatik, atxilotzearen langileekiko nahasketa hori ezagutu ez duen belaunaldirentzat, biziki desiragarria litzateke ager dadin mugimendu bat– duela berrogeita hamar urte ikasle errusiarak mugiarazi zituenaren antzekoa– baina haatik ideia argiagoekin. Horrela estudianteek borondatezko egonaldi luzeak egin beharko lituzkete langile gisa landetan eta lantegietan anonimoki langile masarekin nahasiak.

Ororen buru, nagusiki errogabetasunak  definitzen duen proletarioaren kondizioaren ezeztatzea, eginkizun batean laburbil liteke, hau da, langileak etxen izanen eta sentituko diren ekoizpen industrial bat eta ezpirituaren kultura bat eratzea.

Nabari da horrelako egitasmo batean langileek berek eduki beharko luketela parte handi bat. Baina gauzen naturagatik, parte hori igotzen joango litzateke langileen askatze erreala handitu ahala. Nabari da momentuz gutienean dagoela langileak zorigaitzaren mendean direno.


[1] Azken hitz horiek ez dira ulergarriak.

[2] «camps de compagnons» testuan.

Langileriaren errogabetasuna XI Langileriaren errogabetasuna XI

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

Zer duzu buruan “[Erroztamendua] Langileriaren errogabetasuna XI”-ri buruz

  • Benat Castorene 2021-09-06 18:46

    “Beraz, pentsalari libre eta soberano gisan aritzea ordu bat edo bi, eta gero esklabo gisa aritzea egunaren gainerakoan bada hor urraketa bat hain mingarria nun kasik ezinezkoa baita gogoeta altuenei uko ez egitea, urraketa mingarri jasanezin horretatik aldentzeko”
    Hemen, hitz hauk erratean, filosofoak gogoan eiki zuen lantegian egin zuen esperientziaren garaia. Arratsetan hain zen leher-egina nun ez zuen gehiago idazten ahal. Lo egiten egiten zuen biharramuneraino.
    Horregatik ziharduen pentsatzen nola, lanaren esklabotza iraungo zuen artean, kultura langileentzat eskuragarri bihurtu baina kalitatea andeatu gabe. Hau egiazko intelektualen eginbehartzat zeukan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude