[Erroztamendua] Langileriaren errogabetasuna IX

Langileriaren errogabetasuna IX –

 Simone Weil filosofoaren testuaren itzulpen saioa

Nola kapitalistek beren bokazioa krimenez traiditu duten, ez bakarrik populuaren interesak aintzat ez hartzeagatik, ez bakarrik nazioaren interesak aintzat ez hartzeagatik, baina euren interes propioa ere ez hartzeagatik, halaber langile-sindikatuek ere beren bokazioa traiditu dute langilerik txiroenen babestea aintzat ez hartzeagatik interesen[1]defentsan bakarrik jarduteko. Ongi da hau ere ezagutaraztea, sekula egunen batean botere-abusuak egiteko erantzukizunik eta tentaziorik izango balute. Organizazio bakarrean eta derrigorrezkoan eraldaturiko sindikatuak modu militarrean ibil araztea zen ezpiritu-aldaketa horren ondorio natural eta saihestezina. Funtsean horri buruz, Vichyko gobernuak  ez zuen kasik ezer gehiagorik egin. Funtsean CGT[2] sindikatua ez zen bortxaketa baten biktima izan. Izan ere, aspalditik ez zuen horrelako ezer arriskatzen.

Langileriaren errogabetasuna IX

Estatua ez da biziki prestatua dohakabeen defentsaren kargua bere gain hartzeko. Izatez, ez da kasik horretaz gai, ezbaldinbada bederen edo interes publikoko premia nabarmen eta presa handiko batek  bortxatua, edo iritzi publikoaren pusako batek bultzatua.

Gazteri langileriaren formakuntzari dagokionez, salbamen publikoko premia presa ezin handiagokoa bezain nabarmenagokoa da. Iritzi publikoari dagokionez, guk dugu suspertu behar, eta oraitik beretik hasi,  egiazko sindikalismoaren enbrioiak baliatuz, hala nola JOC elkartea, gogoeta-talde, eta gazte-mugimendu ez-ofizialak ala ofizialak ere.

Errusiako boltxebikoek beren populua pasionarazi dute industria handi baten eraikitzearen helburua proposatuz, ez ote dugu guk gurea pasionarazi ahalko izaera berriko langileria baten eraikitzearen helburua proposatuz? Horrelako egitasmoa Frantziaren genio propioari  ongi loakioke.

Gazteri-langilearen formakuntzak ohiko lanbide-formakuntza tekniko hutsa gainditu behar du. Eduki eiki behar du, heziketa[3]bat, edozein gazte-heziketak bezala; eta horregatik desiragarria da aprendizgoa ez egitea eskoletan, zeinetan gaizki egiten den. baina segituan murgildua izan dadin ekoizpen tokian berean. Egia da, bestetik, ezin dela heziketa hori esleitu lantegiei berei. Inbentzio-ahalegin bat egin beharra dago. Behar ginuke sistema bat zeinak batuko bailituzkeen lanbide-heziketako eskolen abantailak, lantegiko aprendizgoaren abantailak, oraiko moduko “Compagnons du Devoir” organizazioaren abantailak, baita beste abantail asko gehiago ere.

Baina langile gazteriaren formakuntzak, sustut Frantzia bezalako herri batean, inplikatzen du erakaskuntza orokor bat, alegia egiazko parte hartze bat herriko kultura intelektualean. Langile gazteak etxen bezala  sentitu behar dira gogoetaren munduan.

Zein parte hartze? Zein kultura? Eztabaida honek aspaldian irauten du. Lehen, ingurune batzuetan langile-kulturaz berba asko egiten zen, besteetan erraiten zen ez zela langile ala ez-langile kulturarik, baina kultura hutsa eta kito. Orohar ikuspuntu horri esker langile argienek eta ikasi nahienek  lizeotar erdi-tontoei erakasten zaien hori bera ikasi ahal izan dute. Gauzak batzuetan piska bat hobeki pasatu ahal ziren, baina orokorki,  bulgarizazioaren printzipioa zen,  gure garaian ulertzen den bezala. “Bulgarizazio” Izen hura izendatzen duen gauza bera bezain itsusia da. Zerbait guti edo aski onargarria izendatu beharrekoa izanen  dugunean, alabaina beste hitz ederrago bat aurkitu beharko dugu.

Jakina, egia bera bakarra baldinbada,  errua anizkuna, eta  perfekzioa izan ezik, zeina gizonarentzat ez den limita-kasu bat baizik, kultura orotan egiaz eta erruz osaturiko nahasketa bat da. Gure kultura perfekziotik hurbil izango balitz, klase sozialak baino goragoa  litzateke. Baina nola kaskarra den, neurri zabalean, gaur intelektual burgesen kultura da, eta azken garai hauetan berezikiago, intelektual funtzionari-kultura bat.

Analisia norabide horren aldera aurreratu nahi baginu, ikusiko ginuke badela Marxen analisia batzuetan gure lehen begiradan iduri ligukeen baino egia askoz gehiago; baina ez dute sekula marxistek berek eginen horrelako analisiarik, zeren eta lehenik beren burua ispiluan begiratu beharko bailukete. Eta introspekzio-ariketa hau sobera peningarria da bertute kristau berezi batzuek emandako adore beharrezkoa jaso ez duenarentzat.


[1] Iduri du zehaztasun bat falta dela hemen “interes” hitz horren edukia zehazteko. Langile erosoen interesa erran nahi du edo interes ekonomikoa bakarrik ?

[2] Sindikatu inportanteena, partidu komunistaren eraginpean gehien bat.

[3]  Erakaskuntza orokorra ere (historia, filosofia…) behar duela erran nahi zukeen beharbada, nahiz ondoko esaldian gauza bera errepikatzen duen…

Langileriaren errogabetasuna IX Langileriaren errogabetasuna IX Langileriaren errogabetasuna IX

Uztariztarra, Uztaritze-Olaberriako kooperatibista jubilatua

Zer duzu buruan “[Erroztamendua] Langileriaren errogabetasuna IX”-ri buruz

  • Benat Castorene 2021-08-21 11:28

    Pasarte honen azken lerroetan ikus daitekeen bezala, SWek, nahiz kritikoa bazen, estimua zeukan Marxen ekarpenerako historian eta ekonomian batez ere. Kuriosa baizaigu ere, leporatu zion bera bere teoriarekiko bururaino ez fidel ez izaitea. Kuriosa ere ikustea hemen bezala nola kritikatzen zituen marxen dizipuluak baizik eta ez zirela gai marxismoa aplikatzea beren buruei eta horretarako falta zutela kristautasunak ematen dituen bertuteak, adorea batez ere. “…lehenik beren burua ispiluan begiratu beharko bailukete…”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude