Erroman bizi nahi nuke

Zikindutako malkoak
begi ustelduetan barrena,
koipeztutako bihotzak
kendu ezin den gizena.

Zurezkoa nahi dut izan,
zurezko harriz egina,
ikatz panpina bezala
beltza, elurraren haina.

Kafetegietan galduta
olerki kamutsen bezero,
gehio ezin naiz ezkuta
kafe errugabeen borrero.
Zurezkoa nahi dut izan
zurezko harriz egina,
ikatz panpina bezala
beltza, elurraren haina.

Hiri zaharretan amestu
amets zaharretan sinetsi,
sinesmenak lurperatu
eta lur azpian ez etsi…

Erroman bizi nahi nuke

Zurezkoa nahi dut izan
hiri zaharretan amestu,
amets zaharrak babestu
altxor galduenen gisan.
Hiri zaharretan amestu
amets zaharretan sinetsi,
sinesmenak lurperatu
eta lur azpian ez etsi…

Erroman bizi nahi nuke

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude