Errituak faltan

Errituak faltan –

Errituak faltan
Azpeitiko hilerria. Arg: Nerea Uranga, Uztarria

Ez naiz inoiz hilerrira joan lore sorta eskuan. Telebistan ikusi dut Domu Saindu Egunean hilerria nola apaintzen duten, nola betetzen den jendez. Berdina esan dezaket gure herrian erabat erroturik dauden beste ekitaldi eta erritu batzuen inguruan. Ezagutzen ditut, baina ez naiz haien parte.

Karmen Zabaletak bota du hausnarketa Twitterren: “Nola uztartu federik eza eta errituen beharra? Sinestun ez izateak ez baitu esan nahi erriturik behar ez dugunik (…) Behar ditugu, mina arintzen laguntzen dutelako, eta kohesioa errazten dutelako”.

Mendez mende errotutako errituak naturalki jaso eta pentsatu gabe berregiten dituztenek zorte hori dute, berezko dituztela. Baina erlijioaren betebeharretatik aske hezi gintuztenok ez dugu berez jaso kohesioa errazten duten erritu horietako asko. Kontua da nola berrasmatu orain arte ospatutako horiek. Nola sentitu gizarte honen parte hainbeste urtez estutu gaituen erlijiotik at.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko azaroaren 5ekoa]

Errituak faltan

BARDO GORRI NAFARRA

Zer duzu buruan “Errituak faltan”-ri buruz

  • josu naberan 2021-11-12 13:40

    Kristianismoaren aurretiko euskal imaginarioak mito eta errito txit aberatsak izan ditu. Hasi Neandertal gizakiarengandik eta Jentilen akabera arte, Kixmiren etorrerarekin.

    Errito horiek ezagutzea daukagu.

    Bihar aurkeztuko ditut AUBIXA kulturretxean, Elgoibarren, eguerdi inguruan