Eresekiaren beharretan

images1.jpg

Atzo gutun bat idatzi nion kantari-musikari bati. Bertan ereserki baten beharraz mintzatu nintzaion eta bera ikusten nuela egokia lan horretarako. Alferrik izango da eskakizuna, jakina, baina “El marido de la peluquera” film zoragarrian esaten zenez, gauzak benetan desiratzen direnean bakarrik lortzen dira:

“Ez zakiat nola, baina ereserki indartsu baten beharrean gaudek oraintxe, eta hi haiz horretarako gizon aproposa. Ereserki narratibo bat, Neil Young-en manera indartsuenean emana. Eta, agian, castellanoz, gainera.
Hondoan, “gure” kontrako sententzia judizial eta politikoak entzuten dira bata bestearen atzean (18-98, ANV, HB, Gestorak…) Eta gainetik hire ahotsa: baietz, txintxoak izango garela esanez, demokraziaren izenean, ez dugula ametsik egingo gehiago, demokraziaren izenean, legea beteko dugula zintzo, demokraziaren izenean, ez garela joango hondartzara arratsaldean edo goizean mendira, demokraziaren izenean, etxean geratuko garela autoen publizitatea eta zaborra ikusten, demokraziaren izenean, ez garela festetan libertituko, demokraziaren izenean, plastikozko loreak jarriko ditugula aurrerantzean balkoian, demokraziaren izenean, ikurrinik ez dugula gehiago astinduko, demokraziaren izenean, hasiko garela behingoz Macarenari errezatzen, demokraziaren izenean, ahaztuko dugula benetan nor garen eta zer egiten diguzuen, demokraziaren izenean, geu ere bihurtuko garela karramarro faxista zeuok bezalako… Demokrazia ustelaren izenean. No te jode!”.

Ahaztu egin zitzaidan titulua proposatzea. Agian behar luke Demokraziaren izenean edo agian Zakurraren putza. Ez dakit zein den bietatik egoki.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)