El Campillo, Euskal Herrian

El Campillo, Euskal Herrian –

El Campillo, Euskal Herrian

Ez naiz maiz izaten nire sorlekuaz eta nire bizilekuaz harro. Baina batzuetan bai. Nire sorlekuaz eta nire bizilekuaz harrotu egin naiz, adibidez, udaberri edo uda aldera, egunak luze direlarik, argia apaltzen hasteko tenorean, Argaren ertzeko bidean barna lasterka edo bizikletaz doan emakume bakartiarekin gurutzatu naizelarik. Zer zozokeria, ezta? Maiatza, edo ekaina, arratseko zortzi eta erdiak, edo bederatziak, Uharte eta Irotz arteko tartean, jendearen joan-etorria urrituta, eta neska bat, emakume bat, lekuaren ederraz, orduaren bakeaz, abiaduraren zirraraz eta bere gorputzaren dohainez gozatzen. Bakarrik. Gustura. Bertze kezka eta beldurrik gabe bizitzeak berez ekartzen dituenak baino. Gustatzen zait bizitzea halako gauzak gertatzen ahal diren herri batean. Gustatuko litzaidake bizitzea halako gauzak salbuespen ez dituen mundu batean. Gizonezkoek ez genuke bakerik izan behar, emakumeendako toki guztiak eta ordu guztiak guretako bezain seguru izan arte. Andaluzian. Atlasen. Hemen. El Campillo Euskal Herrian ere izan daiteke.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2018ko abenduaren 19koa]

El Campillo, Euskal Herrian

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.

Zer duzu buruan “El Campillo, Euskal Herrian”-ri buruz

  • Mendebaldean pairatzen dute emakumeek enbarazu gutxien munduan. Zer dio horretaz modako feminismoak? A, noski, kapitalismoa behar dela suntsitu, hori dio. Hamaika ikustekoak jaioak gara.