Ebaki naute

Ebaki naute
eta ez naiz.

Tuareg gaiztoaren
besoa
Idiaren azpikalde
Akeita beltza

ez naiz

Olerki zentzugabe
Opil gozo
Kartulina, eskola
egunean

Espresa ezina. Ez
Presa tangerren
Ez zebraren zintzurra
sabanan.

Ez naiz
mutil lagun negartia
Ez Berlin
Nafarroa banandu den
familia

Soilik ebaki naute
Soilik ez naiz.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude