Deserrira olerki bat

Zergatik utzi zenuen
malkoen iturria isurian,
zergatik oroitzapenen
atea zabalik.

Zergatik ezin egin
tristura nire
zergatik…
Zergatik da hain arrotza.
Zergatik hain hotza.

Zergatik iruditzen zait
oraindik deserrian zaudela.
Ezkutuan.
Deserrian bahituta.

Zergatik utzi zenuen
malkoen iturria isurian,
zergatik oroitzapenen
atea zabalik.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude