Denbora

Jakin,

Zenbat denbora goazen…

Zenbat denbora aurrera

Bilatzen,

Mordoa

Ezin aurkitu…

Zenbat denbora goazen jakinez

Egunero jaikitzea

Faltan botatzea

Beste denbora bat.

Zenbat denbora gindoazen

Bagenekien denbora hura.

Zenbat denbora.

Denbora falta da

Zenbat denbora gindoazen

Denborara

Iristeko

Agian ez denboraz…

Jakin.

Denbora da,

Denbora haietan

Ikusi nuen

Portua,

Denboraz eraikia,

Ikusi ez dudala

Denbora pasa beharko,

Berriz denbora haietan

Portuko kaletan,

Denboraz eraikitako hoietan,

Denbora igarotzeko…

Zenbat denbora…

Jakin.

Denbora gehiegi noa

Denbora honetan

Denbora pasa da

Denbora idatzi nuenetik

Denborak sorturiko

Azken olatuak

Popa laztadu

Duenetik

Denbora…

Hala ere denbora gehiago

Falta zaigu denboraz

Aldatzeko

Zenbat denbora goazen

Zenbat denbora aurrera

Zenbat denbora falta…

Mordoa.

A ze denbora

Olatu, euri

Denbora kontra

Dugula dirudi.

Bilatzeko denbora,

Geroz eta urriagoa

Denborapasa gehiegi

Denbora pasa ez dadin.

Denbora berri batera

Denboraz iritsi

Ez gaitezen

A ze denborak

Denboraz eraikitako

Portuko

Arrain usaia

Nabari gabe…

Bada denbora

aspaldiko denbora haiek

joan zirena

denbora da

denbora…

zenbat denbora.

jakin.

Emaztearen hatsa

Denboraz gozatu

Nahi,

Denborarik ez…

“non sartu haiz!”

“non sartu haiz!”

“Denbora

Hor al hago!”

Jakin.

Olatuek

Eraman nazatela

Denboran zehar

Denbora galduaren bila

Denboraz

Ala ez,

Denborarekin bat

Denbora dut eta

Arrantzalearen

Bertute.

Denbora

Denbora

Denbora

Berriz, denbora,

Ez naiz nekatzen

Zenbat…

Jakin

O.Arantzabal

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude