Dardararen katilua

dardararen-katilua.jpg
Dardararen
katilua bezala
igande goizez
Gasteizen.
Gainezka;
orain bai,
orain ez.

Egoeraren pultsua
ez da ona,
ez dut datorrena
ezagutzen,
ezta dagoena ere.

Platertxoa zikindu da.

Dardararen
kafe katilua
dakusat nigan.

Igande
goiza da
Gasteizen,
platertxoa zikindu da.

Inprobisazioa du ardatz maitasunak; momentua, unea bera. Uneak iradokitzen duena, logika eza. Logikaz gaindiko zera bat da. Peugeot 206aren beira eta ekia bateratu dira ni itsutzeko asmoz, egunkaria ttiki geratu zait eta goizak laster eginen du bere buruaz beste. Kafearen kondarrak eta platertxo zikina…

Dardararen katilua ikusten dut nigan.

Ekaitza bainuontzi batean