Cunnilingus on bat egiteko gida

Cunnilingus on bat egiteko gida

Cunnilingus on bat egiteko gidaEz naiz inor hemen lezioak banatzen hasteko, baina Erika Lust bai; aurkezpen labur bat idatzi eta itzulpen lanetara mugatuko naiz.

Erika Lust suediarra (berezko izena Erika Hallqvist da) zinema pornografikoko zuzendaria da, Lust Films ekoiztetxearen sortzaileetakoa. Lundeko unibertsitatean zientzia politikoak eta ikus-entzunezko kudeaketa ikasi zituen, feminismoan eta sexu-ikasketetan espezializatuta. Pornografia feministaren aitzindarietako bat da askorentzat, eta eleberri erotikoak idatzitakoa ere bada. Egun Bartzelonan bizi da.

Web orri bat dauka, eta betan idazten ditu bere gogoetak; horietako bat, gaur sarean ikusi dudan gida hau. Kontutan izanda Oñatin agertutako pintada hau izango dela Euskal Herri osoan erabateko adostasuna jasoko lukeen bakarra, gidaren eduki nagusiak itzuli (osoa hemen duzue, ingelesez) eta hemen jarri ditut. Jakintza praktikak emanen du, baina beno, kalterik ziur ez duela eginen.

  • Ez sinistu mitoak. Galdetuz iritsiko zara. Orokorrean baginak aski dira beren burua garbi eta dastagarri mantentzeko.
  • Ingurua. Ez jarri arreta osoa hankartean, inguruko areak laztandu eta musukatu. Izterraren barnealdea zein pubisaren eta hankaren arteko azal eremua bereziki sentsibleak izan ohi dira.
  • Zerbait ezberdina frogatze aldera, adiskideari etzan eta bere burua ukitzeko eska diezaiokezu. Gozatu bestearen plazerari begira, eta ondo deritzozunean, batu zaitez.
  • Poliki hasi, eta bereziki jarri arreta bikotearen erreakzioetan.
  • Egin galderak, helburua plazera baita. Komunikazioa.
  • Erabili eskuak eta sudurra, baina ez sartu zezen bat portzelana denda batean bezala. Bide batez, adiskideak uzki-joko apur bat nahi ote duen frogatu.
  • Ez “jan” bagina. Ahoa hipopotamo bat bezala zabaldu eta zaratak egiteak ez du laguntzen.
  • Pazientzia. Askotan sentsazio intentsuak mugimendu bat denboratan errepikatu ostean sortzen dira, metaketaz. Frogatu teknika ezberdinak, baina eman dagokion aukera (eta denbora) bakoitzari.

Cunnilingus on bat egiteko gida

  • Konpartitu. Batzuei gustatzen zaie eta besteei ez, baina elkarrekin bustitako behatzak miazkatzea esperientzia zinez beroa eta intimoa izan daiteke. Konfiantza erakusten du, eta hori sexya da.
  • Koxk egin edo ez? Galdetu. Hozkada txiki batek egoerari ukitu ederra eman diezaioke, baita beroaldi guztia bapatean itzali.
  • Aieneak. Komunikazioak beti laguntzen du, eta gozamen hasperenek are eta sentsazio hobea emango diote zure adiskideari, zu zeu gozatzen ari zarela nabarituko baitu.
  • Ez antzeztu, ez dago gauza okerragorik. Jarrera sexual baikorra mantendu.
  • Izan dadila plater nagusia. Askok berotzeko jolas gisa ikusten dute sexu orala; ez okertu, orgasmo handienak eman ditzake.
  • Olatu gorrimina. Zuen arabera. Bi gauza: hilekoaren odolak ez dauka inongo gaixotasunik; eta tarte horretan bagina askoz ere sentsibleagoa egon ohi denez, orgasmoak askoz ere indartsuagoak izan daitezke.
Cunnilingus on bat egiteko gida