Bizitza

Ez al da ba bizitza orrialde astunez osatutako eleberri luzea? Bigarren ediziorik izango ez duena, ezin dena argitaratu, idatzi egiten duguna une oro, irakurtzen gaituzten bitartean.

Eta amaitzen dugunean, desagertuko dena. Betirako.

Ez al gara istorio sinesgaitz bateko protagonista? Ez al dugu fikzioa gainditu egunero, ez al gara fikzioa besteren begietan?

Nik idazten jarraituko dut, nire bidelagunentzat.

Irakur nazaten.

Kubara joango naiz uda honetan, bizitza konpartitzera, beste orrialde batean.

Ez al da bizitza hori?

Ekaitza bainuontzi batean

2 pentsamendu “Bizitza”-ri buruz