Bizitza zer den…

Bizitza zer den…

Duela gutxi nire hausnarketetako batetan barneratu nintzen, aspaldi honetan nire inguruan gertatzen ari denaren inguruan pentsatzen jarri nintzen; bizitzatik doazenak, datozenak, banatzen diren bikoteak, batzen direnak, haserreak, bizipozak…

Eta orduan, bizitza hesi lasterketa batekin alderatu nuen, bizitzako jazoera oro hesiekin alderatuz.

Hau da, beraz, hausnarketa horretatik atera nuen ondorioa: “Bizitza hesi lasterketa bat da, zuk aukeratzen duzu zeinen ganetik salto egin, zein saihestu eta zeinetan egin geldialdia”.

Oztopoak dira hesiak, nahiz eta batzuk oztopo atseginak izan, beste batzuk latzak izaten dira, kolpeak. Nola egin salto hurbileko senide bat bapatean desagertzearen hesia, esate baterako? Lan gogor horretan ari da buru-belarri ene lagun bat, nahiz eta denboraldi latza pasatu izan gutxika-gutxika azken hesiaren punta-puntara iritsi dena, eta inguruko guztion artean eskuak zabalik behean, hesiaren beste aldean, itxarongo diogularik, handik goitik erortzean min gutxiago hartu dezan.

Beste aldetik, hesi lasterketa mintsu bat hastear baino ez dagoen bat daukagu koadrilan, bihotz-zaurien hesi lasterketa hain zuzen. Gure indar guztiekin putz egin eta horiek gainditzen lagunduko diogun beste bat, hain zuzen. Bukatzen duenean irrifarre eta txalo zaparradak eskainiko dizkiogularik.

Animo lasterketa hasieran, erdian zein amaieran zaudeten horiei, eta argi izan, zeuek zaretela zein hesiren gainetik salto egin, zein ekidin eta zeinetan gelditu erabaki behar dutenak…

Vcuevas-i flicerretik hartua
Vcuevas-i flicerretik hartua
Bizitza zer den…

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara

4 pentsamendu “Bizitza zer den…”-ri buruz

  • Errealitate hain erreal honen gañetik be arrazoiz betetako jakintza guztija erakusten dozu.
    Eskerrik asko benetan!

  • Hesi bakoitzaren ondoan hor egongo naiz egin beharreko lana, egin beharreko jausia gorago egin dezazun, atzaparrez berriz ere zeruko izarrak laztan ditzazun, izan ere gaua ez da soilik iluna, ez da gauero beltza, badira bisaia edo bihotza, zuk erabaki, argiztatzen duten izarrak. Eta hor egongo naiz berrriz ere, jausia okerrekoa bada,erorketan, besoak zabalik, bidean berriz ere zauriak sendatzen lagundu nahian, bidean aurrera gidatu nahian, zuk egunero, orduro eta minutuero egiten didazun bezala. Izan ere, elkar ulertzean, elkar ezagutzean, keinu bat nahikoa da. Keinu bat. Keinu bat besterik ez.

  • […] Iraitz Madariaga: Bizitza zer den… 3371 Thanks! An error occurred! […]

  • oso polita Iraitz 🙂

    ingurukoak erortzen direnerako prest nagoela pentsatu izan dut maiz, nahiz gero momentua iristen denean han egon, ez da beti erraza hitz egokiekin asmatzea… topikoetan erori gabe esan nahi dut. Baina dudarik gabe, zertarako gaude lagunak, ez bada gertukoak erortzen direnean hor egoteko? Denen artean eramangarriagoak dira tristura guztiak…