bizbitsa

batzuetan indartsu, aparretan eztanda eginez lehertzen da aurka egiten dion ondarraren kontra, harro

besteetan ia perfektuki, harea ferekatuz, bere gainean labainduz, maitekiro estaltzen ditu hondar gaineko zulo eta inperfekzioak

zenbait lekutan ere aurkitu ohi ditu mollak eta itsasertzeko labarrak, harkaitz handiak, mugiezinak. Zarata itzelez, kolpe bortitzez jaurtitzen ditu ttanttoak, malkoak, norabide guztietara, zeruan gora… badaki eta ez duela harrokak mugitzea lortuko, higadura inpertzeptible batetaz harat.

noizbehinka kostatik urrun lehertzea ere egokitzen zaio, ezerezaren erdian, eta badaki ez duela inork bere zipriztin eta eztandarik ikusiko, arrantzale galduren batek ez bada behintzat.

ez du sorleku logikorik. ozeanoaren punttu batetan sortua da, beste edozein punttutan sortu zitekeen bezelaxe. hainbat korronte, haize bolara eta eta urazpiko mugimendu misteriotsuren ondorio, kasualitate hutsa da. eta berak badaki hori.

horregatik ondartzak, labarrak eta mollak dira azken finean bere jaiotza eta heriotzaren arteko prozesu kaotikoa zintzelatu eta forma miresgarriko eta paregabeko artelan biurtuko dutenak. arkaitz baten kontra bortizki lehertzean edo ondarraren gainean amoltsuki irristatzean, orduan biurtuko da artelan egunetan zear uhin bidaiari bat besterik izan ez dena. orduan izango du bere benetako balioa erakusteko beta.

arroka eta oztoporik gabeko bizitzak ez du sitsik ere balio. bila ditzagun kosta berriak, biur dezagun gure bizitza artelan.

Ekaitza bainuontzi batean