Bideak II


Aspaldidanik ez nituela gauzak hain garbi izan. Zer nahi dudan bizitzaz. Zer nahi dudan nitaz. Zer nahi dudan, soil-soilean esanda. Unearen zoraldia izaten da irakasle aproposena tarteka, zoritxarra besteetan. Atzo bideaz hitz egiten nuen; nor berak uzten duen arrastoaz, sortzen duen estrataz, aurrealde birjiñaz. Atzealde zapalduaz. Berriz errepikatu behar dut ordea: Bakoitzak berea egin behar du eta ez besteena. Geure buruaren eta egindako ororen ondorioen jabe gara, burujabe. Geuk gainditu behar ditugu destorbu eta murtzi guztiak, eta aurrera jarrai, iragana atzean utziz ezin bestean. Oroitzapenek bultzata sortu kamiñua, amamak zioen lez, akitu arte.

Sinistu daiteke amodioan ordea, zilegi da amestea, zilegi ametsak egi bihurtu nahi izatea. Bidelagun nahi zaitut etorriko direnetan, eskutik helduta batera sortzeko etorkizuna. Batera mundua jateko une txar eta onetan.

Nik ez dut inoren biderik egin nahi. Nik nirea besterik ezin dut sortu.

Ekaitza bainuontzi batean