Bideak

Bakoitzak bere bidea egin behar du.
Ez beste inorena.

Eta nik aurrean topatu zaitut.
Elkar gurutzatzen joan gara eten gabean.
Eta topatu zaitut.
Aurrera begira jarrita ikusten dut muino bat.
Eta pare bat zuhaitz
tartean harria.
Jarraitu nahi dut handik aintzina
biderik ez baita
soilik atzean egina.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzio burua. Barruan Gaude elkarrizketa saioa ZuZeu Podcasten. Ekaitza bainuontzi batean.

Zer duzu buruan “Bideak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude