Benetako erlijioa

Benetako erlijioa –

Benetako erlijioa

Cadizeko Udal Gobernuak Errosarioko Andre Mariri urrezko domina eman zionean Teresa Rodriguez Podemoseko buruzagiak desenkusatu zuen esanez “Aste Santua ez dela Elizarena, herriarena baizik”. Herria nonahi komodin gisa erabiltzeak dakarren nekezaz gain, gezurretan ari zen Rodriguez, Eliza Katolikoak antolatzen duelako Aste Santua edo, zehatzago esanda, datak aukeratzeko kalkulua ezarri zuelako Nizeako I. Kontzilioak eta zuzenbide kanonikoak arautzen dituelako kofradiak. Informazioa da, ez iritzia.

Gai hau bereziki lotuta dago ‘benetako erlijioa’ delako kontzeptu lausoarekin, zeinak erlijioaren alde negatiboak ahaztu guran erlijio katoliko gozatua aurkezten baitigun. Izan ere, sozialismoa sozialistek egiten duten zera hori den bezala, erlijio katolikoa da katolikoek egiten dutena, eta PSOEn Komite Federalak erabakitzen duen modura, Elizan Aita Santuak eta kardinalek erabakitzen dute. Eta esango didazue, arrazoi osoz, kristau batek abortatu ahal duela eta pentsamendu irekiko mojak eta abadeak daudela. Bai, hala da, eta hori posiblea da gizarte sekular batean bizi garelako, erlijioa eta estatua ondo bereizita daudelako eta kristautasunaren legeak jarraitzea hautu bat delako.

Egun, Eliza Katolikoak gure bizitzak arautzen jarraituko balu emakumeek ezingo lukete abortatu, homosexualak ezingo lirateke elkarrekin ezkondu eta antisorgailuak galarazita leudeke. Ez naiz ezer asmatzen ari, neurri guzti hauek Eliza katolikoaren gogoz kontra hartu direlako, eta katolikoek pozik jantzi dezakete kondoi bat, ez ‘benetako erlijioa’ dela-eta; baizik eta Eliza Katloikoari, euren fedea arautzen duen erakundeari, Estatuak gure biziak arautzeko ahalmena kendu diolako. Horri esker nork bere neurriko erlijioa izan dezake.

PD: Argazkia hemendik atera dut eta Creative Commons lizentziapean dago.

Benetako erlijioa
#ElizaKatolikoa, #TeresaRodriguez, Cadiz, podemos
Jon Intxaurraga

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

2 pentsamendu “Benetako erlijioa”-ri buruz

  • Gonzalo Etxague

    Glutenik gabeko olatak edo ostiak debekatu berri ditu Vatikanok, ostiek gariz egindakoak izan behar omen dutelako, ez beste labore batez. Bestela, ez da omen da Kristoren haragia bihurtzen eta ez da Jauna hartzen edo jaten.

    • Estandarrak altu dituztelako datozkigu orain ostien kalitatearen kezkarekin.
      Txinatik ere ekartzen omen dituzte horrelakoak, askoz ere merkeagoak, baina kalitate gutxikoak, edo gariz egin gabeak.
      Eta bitartean hemen, elikadura ziurtasunaz kezkatuta daudenak oraindik ohartu gabe Eliza Katolikoak CETA eta TTIP itunen kontra borrokatzeko duen potentzialaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude