Beldur ez

Ez litzaidake etengabe buruan biraka darabilkidan irudi makabroa desagerraraztea zailegia suertatuko hartarako borondaterik banu. Ahanzturaren laino zurien artean betiko nire baitatik aienatzea, oroitzok begitazio bihurtzeari utz diezaioten, ene izatearen txokorik ezkutuenean gordetzen ditudan beste ahantzi nahieko oroitzekin egin ohi dudan moduan… Baina ezin dut. Ez ote dut nahi? Ezin ote dut berez nahi ez dudalako? Berdin du non nahizen, nora begira. Berdin du bizkarra ormaren baten aurka bermatuta badut ere. Berdin da. Hor, ikusiko ez banindu lez, edozein unetan, ez, uneoro, nire presentziaz ohartzen. Bere begirada desitxuratu bezain izugarri bezain gizagabetua niri so lehen aldiz, uneoro eta etengabe, bere begi-puntuaren xede naizen honi erasotzear… Ezin dut nire irudimena kontrolatu, ez eta honek eragiten didan beldur zorrotza arimatik erauzi.

Ta bera hor…

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude