Begiak Zabalik

Begiak zabalik,

itxita, lotan,

esna.

Goizero, doanik,
oparitzen

didazun irrifarre hori,

nahikoa duzu,

beltza zurian,

euri zaparrada

eguzkian,

bilakatzen dela

sinistarazteko.

Begietara

begiratzen uzte soilak,

begien izatea,

arrazoitzen du.

Bi begiak,

hatzen laguntzaz,

aterako nituzke,

ala ez balitz.

Begirik gabe,

itxita, lotan,

esna.

Bi musu ziztrin,
shhhhhh,

oheratzen utzi

eta hurrengo goizerarte

Maite, zaitut
maite.

Oier Aranzabal

Ekaitza bainuontzi batean