Baina…

Baina …

Irudiaren kreditua

“Ezagutzen dudan hitzik zitalena baina da. Maite zaitut, baina…; izan liteke, baina…; ez da larria, baina…” Halaxe dio El secreto de sus ojos eleberrian Eduardo Sacherik. Eta idazle argentinarrak arrazoi osoa dauka baina, zalantzarik gabe, juntagailurik gaiztoena, kabroiena da eta. Bizitza oso bat eraitsi dezake kolpe bakar batez: Tipo horrek bazeukan zoriontsua izateko dena… baina… Espainiako Elizak adingabeei egindako abusuen kasuak argitu “nahi” ditu, baina… batzorde independente bat osatzeari uko egiten dio.

Ezagutzen dudan larrialdietako irteerarik onena nahiz eta da. Nahiz eta dirurik ez eduki; nahiz eta oso larria izan…; nahiz eta ez zen batere erraza… Gaindiezinak ziruditen oztopoak gainditzeko balio du lokuzio xume horrek, ziur aski inoiz izango ez zena posiblea izan dadin. Zeharkaezina zirudien horma baten espero ez genuen eskapatzeko zuloa, salbamendu-jaka… Nahiz eta sinesgaitza izan, joan den otsailaren 1ean, Kongresuak Elizan gertatutako pederastia kasuak argitzeko ikerketa batzorde bat sortzeko aukera eztabaidatzea eta bozkatzea onartu zuen.

Espero dezagun zabaltzekotan dagoen prozesu honetan haur eta nerabe gaixo horiek baina baino nahiz eta gehiago aurkitzea. Baina… ez, ez du ematen.

En fin

Baina …

Irakaslea, idazlea; hurrenkera ez daukat batere argi.

Zer duzu buruan “Baina…”-ri buruz