Badoaz


Gauak badoaz
eta berriz nago
biharkoan,
atzokoan bezalaxe,
eta guztiari begiratzen diot
deus ikusi gabe
nola badoan
geroz eta mantsoago
gurari desiratuenen erritmoaz.

Gauak badoaz
soul leun batean
eta berriz nago biharkoan
zugan pentsatzen
galduta.

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzio burua. Barruan Gaude elkarrizketa saioa ZuZeu Podcasten. Ekaitza bainuontzi batean.

Zer duzu buruan “Badoaz”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude