ba ezertarako

bi aldiz begiratu diot ene buruari eta dena ezer ez aurkitzeko eta dena galtzeko begiratu diot ikusteko ez naizela ni nik uste dudanean ez dakidalako zenbat denbora beharko dudan ni hori definitzeko eta ozen esateko gustuko dut kantatzea baina ez soilik dutxan eta lagunekin nagoenean paridak botatzea maitatzea momentu oro izatea ni bat ez dakidana zergatik naizen izateak askotan ez baitu zentzurik izateak askotan baduelako zer zentzu eduki baina zertan ari naiz ez baitut inongo arrazoirik horrelako txapa bat botatzeko ez dut ez agian da arrazoia nire zerdiokeko beste lagunak ez duela idazten eta desesperatuta nagoela edo agian da mirenekin egoteko irrika izan arren uste baino denbora gutxiago dugula alkarrekin egoteko eta denbora hori bete egin behar dudala nola lagunduko dit horretxek ni hori definitzen ez dakit bada nola izango den baina itxaron ni hori beti ari naiz definitzen okindegira joatean eta itzultzean eta musu bero bat ematean eta norbait faltan botatzean eta akatsetaz konturatzean gezur bat eraikitzean entsaiatzean garabirekin kontzertu bat edo beste ematean edo zerura begiratzean soil soilean agian balio duelako edo soilik ez duela ezertarako balio Gauza gehienek ez dute ezertarako balio ezer ezertarako orain piano bat bailitzan ari naiz teklatuari eman eta eman eta guztia ezertarako ez horixe testu hau bi minutu pasatxotan idatzi dut a zer esajerazioa apurtxo bat gehiago baina oso gutxian izkiriatu dut aditu txo ze txo ta txorongo ziur naiz ez duela inortxoerek irakurriko eta zertarako orduan ba ezertarako

Ekaitza bainuontzi batean