Auzo lotsa

Honez gero ikusiko zenuten hemen azpian jarri dudan bideoa. Simone Veil frantziar politikari ospetsuak nola protokola-hutsa egiten dion Carla Bruniri, Frantziako Lehen Damari, ikusten da bertan. Ez dakit zuei zer iruditzen zaizuen, baina niri lotsa moduko bat ematen dit hori ikusteak, gertakizunaren lekuko izateak aztoratu egiten nau, baita neure ordenadorearen intimitatean ere. Pena eta guzti ematen dit kantari eta modeloak. Hori bai, ongi merezia ere badu halako gizonarengana hurbiltzeagatik. Baina ez ote da lehen begiratuko akatsa? Benetan nork ukatzen dio diosala besteari? Zer iruditzen?
Froid entre Simone Veil et Carla Sarkozy

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)