Aterkiak

Aterkiak –

Hedabideen zaratak ikara sartu zion. Etxea gotorleku zuen. Bertatik oroitzen zituen gotorlekutik at bizitakoak. Urtarrila, danborrada. Otsaila iñauteriak. Martxoa kalera ateratzeko hilabetea. Apirila eskapadatxo aukera. Maiatza uda usaina. Ekaina inguruko 8 herritako jaiak, auzokoak ere, noski.

AterkiakMusukoak eta konfinamenduak kendu egin ziren hein batean. Aforoak eta bestelako neurriak lehengo errealitatera hurbildu ziren. Gazteak berriro txoznez (barkatu Z-rekin) gozatzen hasi gara.

Kaleak koxka egiten ez zuela adierazi zion lagun batek, deskonfinamendutik jendeak urtebete eta piko zeramala bertan. Pixkanaka astean behin paseotxo bat ematera irtetzen hasi zen. Hasieran bakarrik. Ondoren lagun batekin. Bikoteak, ordea, gotorlekuan jarritzen zuen. Adin bat zutela adierazten zion egunero, hedabideetan hau eta beste entzun zituela. Kuadrilako lagunak berriro elkartzen hasi ziren, urte t´erdi zeramatzaten planak egiten, baina gure protagonista ez zen hurbiltzen, badazpada. Hilabete batzuetara, kostata baina bikotea ere ausartzen hasi zen paseotxoak ematera. Oraindik bisitak jasotzera ez, ordea, “hurrengo urterako utziko dugu bazkaria”. Pilatesera bai ala ez? Eguneko dilema. Eta ile-apaindegira? Arriskutsuegia.

Udaberria, paseotxoak eguneko errutina bilakatu ditu gure protagonistak, bikotea ere Jaizkibelera joaten hasi da egunero. Pilatesera, bai. Biloben bisita onartzen hasi da, PCR negatibo banarekin, noski.

Uda, gotorlekutik at oroitutakoak berriro bizitzen hasi da. Ondoren oroitzeko material berria sortzen. Bilobekin egin gabeko plan eta denbora berreskuratzen. Aiton-amonak faltan botatzea zer den.

Hedabideen ekaitzaren aurrean aterkia irekitzen. Baina batzuetan eta pixka bat bakarrik. Ez dezagun irrintzia askatu oraindik. Uztaila, San Ferminak, Karmenak, Madalenak… oraingoz hobe jaiez balkoitik gozatu. Kuadrilarekin badazpada astean behin bakarrik. Hondartzara edo herrira oraindik ez, haizea egiten duela eta aterkiak haizearekin bere funtzioa galtzen du…

Aterkiak

ZUZEUko erredakzio kide

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude