Astelehenari kantuz

Astelehenari kantuz –

Bere izenak dioenez, astelehena asteko lehen eguna da. Ondo geratzearren, maitatua bezain gorrotatua dela esango nuke, baina gezurra da: jendeak gorroto ditu astelehenak eta desagerrarazteko sinadura bilketak abiatu dira. Astelehenaren auziak kate luzea badu ere, Gozategik ondo laburtu zuen Kalanbreak kantan:

Astelehenak parranda usaina dauka, kiratsa hobe esanda, eta biharamunak eta gorrotoak elikatzen dute elkar, batzuetan igandea igaro dela kontuan hartu gabe. Adibidez, Txok lo eman zuen astelehen honetako bezpera eta astelehenak ordaindu zituen ondorioak. Itoizen kantaren gainean azpimarraren bat egingo nuke, baina izenak eta izenondoak bukatu zaizkit eta entzutzeko baino ezin dizuet eskatu:

Astelehenak euskal sortzaileak inspiratu ohi baditu ere, astegunen artean estima gutxien daukan eguna da, argi eta garbi gainera. Jarrera ulergaitza da euskaldunon artean, izan ere, euskal musikari ekarpen handia egin dio astelehenak. Spotifyn “astelehen” berba sakatuz gero, bederatzi kanta eta Jupiter Jonen disko oso bat agertzen dira, oso zerrenda eklektikoa osatuz gainera, kanta entzunena Izaro Andresen Astelehenak izanik:

Artikulu honetan ez daude inspiratu dituzten astelehen guztiak, baina Spotifyn ere ez, astelehenari inoiz eskaini zaion kanta politena falta delako:

Asteko zenbat egunek daukate hain palmares handia? Zer pentsa ematen du, ezta?

Astelehenari kantuzAstelehenari kantuz

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.