Aske eta libre

Aske eta libre –

Askatasuna libertateekin nahasten duenik ba omen dago. Duela astebete gure etxe azpian “askeak gara” oihukatzen zuten horien portaerak asko eta asko haserrearazi zituen. Hauek zaborra uzteaz gain (hau bereziki mingarria izan zen) parranda baten aitzakian guztion osasunaren kaltetan egin zutelako.

Iruzur autonomiko berririk ez! Euskal Herriak askatasuna!

Larunbat gaueko askatasun oihuak ustezko askatasun indibidual baten ilusioaren zantzuak besterik ez dira. Baina hauetaz kexatu eta hurrengo egunean autobus, metro edo dena delakoa hartu eta jendez beteta dagoen enpresa horretara joateko askatasuna ere dutela pentsatzea ere ilusio bat da.

Azken urte honetan, sistema topera martxan ibili da eta produkzioa ahalik eta gutxien etetea izan da uneoro helburu. Eta gainera, txertaketa prozesua arindu, azkartu eta unibertsalizatuko zuen patenteen desblokeoa oraindik ez da gertatu. Baina kexak eta indignazio kolektiboa askatasun indibidualen aldarrian atera diren lau ez hain gaztetxoren irudiekin sortu da. Orduan, zer da libre eta zergatik libre ez da aske. Edo bai? Agian indignazioa eta haserrea pertsona jakin batzuen gainean jartzen funtzionatzen dugu bakarrik. Eta gertatzen zaiguna, burutik pasatzen zaiguna abstraktua den zerbaiten kontra egiteko gaitasun nahikorik ez izatea.

Baliteke, astakirten hauek libertate hitza behin betiko ostu izana. Baina bada ere, guk geuk askatasuna zer den ere ez jakitea. Gaueko ordu txikietan kalean egoteko askatasun indibiduala lortu dugu bai, eta hori salatzen dugu. Baina askatasun hori berarekin esplotatuak gaituzten lan prekarioak onartzen ditugu, aske baikara (plano legal batean behintzat) lan hura onartu edo uzteko. Baina dakigunez, ez gara aske miseria bat ordaintzen diguten lan horrekiko ezta sistemak guretzako duen espazioarekiko.

Beraz, gure askatasun propioak ikertzeko aukera dugu eta agian, aurkitu nahi ez dugunarekin topatuko gara: askatasun indibidualak ez dira existitzen eta askatasun kontzeptuaren erabilera murritu beharko genuke. Behin, sexu langile batek aurpegiratu zigun bezala: “zergatik kontsideratzen duzue zuen burua ni baina askeago soldatapeko lan prekario batera loturik bazaudete?”. Ba hori.

Aske eta libre