Arrapala bat…

images-4.jpg
ARRAPALA BAT DENBORA GUZTIETARANTZ, halaxe dute izenburua Xabier Amurizak hurrengo liburuaren aurkezpenerako idatzi dituen 13 folioek. Mesede egin digu Amurizak aldez aurretik irakurtzen utziz, eta zinez diogu bete-betean dagoela gizona, bai helburu literarioei dagokienean eta baita ere existentzialetan. Hori dirudi, behintzat haren orriak irakurrita: “Iritsia naiz halako adinera, non segurantza bat nahiago dudan mila duda baino, baldin duda metodikoa ez bada”. DINOSAUROAK HORIZONTEAN izango du izena Urriaren amaiera aldera autoedizioan argitaratu asmo duen lanak. Beste liburu bat ere badauka idatzita, oraingoz KIRATSETIK IHESI deitzen dena, eta ez ei da hor geratuko: Prousten antzera, zazpi libururen asmoz dabil gizona! Lastima da, baina ahaztu egin zitzaigun bere hitzaldia hemen jartzeko baimena eskatzea eta, jakina, baimenik gabe, jai dago.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Arrapala bat…”-ri buruz