Arnastera
Arnastera –
Lasai zaude. Dena kontrolpean duzu. Masterrean entregatu beharrekoak entregatuta. Lanean egin beharrekoak eginda. Eta bat batean, arazotxo txikitxo batekin egiten duzu topo.
Hasieran txikia da, ez du bestelako garrantziarik. Baina hausnartzen jarrita arazotxo horrek datozen egunetan eragina izango du zure bizi estiloan. Bat batean eskemak puskatzen hasten zaizkizu, astebururako plan jakin batzuk ere ez dakizu nola kudeatu. Tsunami bat datorkizu, tximista eta guzti. Zure une horretako lasaitasuna mehatxatuta ikusten duzu eta askatasuna murriztua. Arazo horrek irtenbidea du, noski. Baina irtenbide hori lortzeko egin beharreko tramiteek gestio gehiegi eskatzen dizkizute. Desastre bat izatea ez da erraza, are gutxiago drama egitea gustatzen bazaizu. Eta drama egitea gustatzen bazaizu are gutxiago. Betidanik ezagutu den aurkezpena-arazoa-irtenbidea eskema egunean 6 aldiz bizitzen duzu. Tira, aurkitu ditut giltzak, ea analisien emaitzekin gauza bera gertatzen den, en fin, arnastera.
Ez naiz batere segur ongi konprenitzea. Erraiten bazenit zer analisiz mintzo zaren lagunduko zenidake;
adeitasunez
Galdera indiskretua deritzotzu. Ahantz ezazu.
…oso hitz politak dira ahaztu eta ahantzi, ta ez dut aguantatzen julian yantzi…