Arezko Baldosak

Arezko baldosetan,

lehena apurtzean datza

urrezko etorkizunak.

Begirada lausoak

lehenaren borrero.

Baldosak desegiten,

atzean utzi,

bizi,

suntsi,

edo sinonimo bat gehiago.

Urrea gezurtatzen,

area bihurtu,

pausoen majiak,

zapaldu,

baldosak desegin,,

atzean utzi,

suntsi,

bizi.

O.Arantzabal

 

Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude