Arazoaren ama (edo amaren arazoa)

images4.jpg
Marie Darrieussecq-en aferarekin aurrera eginez —gogora dezagun argitaletxekide duen Camille Laurens-ek plagio psikikoa egin izana leporatzen diola Marieri TOM EST MORT irten berria den eleberriaren karietara—, aurkitu dugu salaketaren artikulua. Marie Darrieusecq edo kukuaren sindromea du idazpurua. La revue littéraire-ren azken alean dator. Ikusi nahi duenak, hementxe aurkituko du pdf formatuan jaisteko aukera.

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Arazoaren ama (edo amaren arazoa)”-ri buruz

  • Hasier Etxeberria

    […] Mariek, liburua oparitzeaz gain, idatzi egin digu. Egun hauetan puri-purian dabil telebista frantsesetan, irratietan, egunkarietan… Eta, esango nuke, hemendik gutxira areago ibiliko dela sari handi baten karietara. Ezin ditugu hemen korrespondentzia intimoari dagozkionak erakutsi, baina bai nahi dugula bederen, gai honekiko eta honekiko interesa agertu zenutenei, zerbait esan. Mariek dio ez duela prozesurik hasiko Camille Laurensen aurka, ez dela hori bere estiloa, nahiz eta erabateko erabakirik ez duen oraingoz hartu. Ez dezagun ahaztu Mariek maite zuela Laurensen PHILLIPHE liburua, plagio eztabaida honen oinarrian dagoena. Mariek dio, halaber —eta hau esateko modukoa da—, bere kasua dela eta, azken finean, kontu bat ari dela nagusitzen Frantzian, alegia, fikzioa idazteko eskubidea.: Le débat s’est déplacé sur le droit à la fiction (peut-on tout dire en fiction ?… ). Daphné du Maurier idazleari gertatutakotik ikasten ari dela dio bestalde, hura ere akusatua izan zela plagio egiteaz REBECCA eleberria argitaratu zuenean. Mariek dio, ordea, Rebecca emakume guztiak direla eta horregatik identifikatzen direla irakurle asko eta asko (eroak barne), han kontatzen diren gauzekin. Eta nik diot, baina ez al zen horixe literatura egitea? Kontu betiereko eta unibertsalak, asmakizun eta ahots berriz kontatzea? J’ai appris que Daphné du Maurier avait été accusée de plagiat pour “Rebecca” aussi, et beaucoup d’autres histoires : quand un livre a beaucoup de succès, beaucoup de monde peut s’indentifier, y compris les fous. Et les fous croient toujours qu’on leur a pris leur histoire, ou leur vie. “Rebecca”, tu penses : c’est l’histoire de toutes les femmes. Et c’est pour ça que c’est un grand livre. Toutes les femmes viennent toujours après une autre femme dans la vie d’un homme, ne serait-ce que sa mère. zabaldubildudel.icio.us […]

  • Hasier Etxeberria

    […] Bigarren salaketak, azkenak, entzutetsuenak, zentzugabe samarra izan arren zenbait gai planteatzeko balio izan du. Hasier Etxeberriak bere blogean dioenez, harreman estua dute idazle biek, eta Mariek azaldu zion Hasierri nola eztabaida “fikzioaren eskubidearen gaira desbideratu” zen. Darrieusecqek zera gaineratu zuen: Daphné du Maurier idazlea ere plagio egiteaz salatu zuten Rebecca eta beste hainbat istorio argitara eman zituenean. “Liburu batek arrakasta handia duenean, jende asko identifika daiteke harekin, baita eroak ere. Eta eroek uste dute beren historia irakurtzen ari direla, beren bizitza. Rebecca, pentsa: historia hori emakume guztiona da. Emakume guztiok gatoz gizon baten bizitzan txertatutako emakume batengandik, amagandik”. […]

  • Hasier Etxeberria

    […] Tom est mort argitaratu zuenetik, kezkatuta zebilen oso, bere lagun izandako Camille Laurensek plagioa egin izanaz akusatu baitzuen. Eta ez zen lehenengoa: 1998. urtean, beste idazle batek Marie NDayek ere, […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude