Amodioaren gazi-gozoak

“Norbait maite izatea berarekin egon nahi izatea eta beti hartaz oroitzea baldin bada, bihotz-bihotzez maite dut Migel, Berrotako Migel” Amodioaren gazi gozoak (Aitor Arana)

Eta gaurko eguna amaitzear da. Aurkitu dut idazteko tartea.
Gaurko eguna txepela izan da… mobileko bateria amaitu zait eta elkarrizketa moztu egin behar izan dut… barkatu.
Hiruretan automatrikulatu behar nintzen baina azkenean, arazoak direla eta biharko laga behar izan dut eta hori gutxi balitz 16:30ak arte eduki naute itxaroten. UPV-ren efizientzia.
Horri gehitu 17tako autobusa hartu dudala eta sartu eta arrankatu duenean, ia unibertsitate kanpoan, konturatu naiz motxila ahaztu dudala matrikula gelan. Txoferrari geratzeko eskatu diot eta ez dit trabarik jarri.
Jaitsi, idazkaritzara joan eta zorionez han zen motxila. Hartu eta hurrengo autobusari itxoiten jarri naiz etzanda belarretan. Iritsi da 17:25 etan, ateak ireki dizkit 17:29etan eta sartu egin naiz, eta “creditrans” madarikatua atera dut ordaintzeko. “Creditrans”-a zuloan sartu eta saldorik ez duela jakin arazi dit makinak. Karteran dirurik ez…
Txoferrari esan diot lehen (aurreko autobusean) ordaindu dudala, baina motxila ahaztu zaidala eta geratu egin behar izan dudala. ez dakit ulertu nauen baina sartzen laga nau keinu ulerkor bat boteaz…

Eskerrak badaudela arrazoiak aurrera jarraitzeko.
Bihar nire Ostiralarekin egongo naiz berriz.

Oier

Ekaitza bainuontzi batean