4 pentsamendu “Ameztoyk, gaur, igandea, ere bai”-ri buruz

  • Hipokresia andereñoa estutu delakoan nago, atzeko atetik ezin irentsita bezala sumatu dut azkenean, dena purrustada huts eta zital, erabat galduta, (h)egoak jota guztiz.
    Bestalde, ni eroso-eroso sentitu naiz gaztelania zaharrean gure kontuak irakurriz. Ariketa polita da, aizu, gehiagotan ere egitea mereziko luke. Ate bikoak garela gogoratuko dugu, bidenabar, ez beste asko legez, bakarrean ugerrak jota dabiltza eta.

  • Ez zaio erantzuna gustatu, eta erantzun izana gutxiago.
    Nork esango zion kultura nagusiko izar disdiratsuari, horietako baxko menpeko, bitxi eta subentzio-pean-nola-bestelako batek erantzungo zionik. Nori eta berari, CREADORA Y ARTISTA DE VERDAD,… Nork eta herri-koxkorreko ibilbide-motzeko azpikulturatxo edo folklorearen ordezkari batek… Habrase visto, a ella, que se ponía hasta lauburus, sin importarle nada…

  • Earki ai haiz monona!! Nola liteke pertsona holako nanoa izatea. San Sebastiango kresal ustelaren usaia hartzen zioat honi. Ulertzen ez ditudan lau hitz erabilita ulertarazi nahi gaittik, konplexua denak dizdira balu bezala…

    Beno, antidepresibotan eztik diru asko gastatzen behintzat eta…nere ustez larrutaldi ear batek elioke kalterik eingo…uste baino hurrunago zijoak arazoaren funtsa.

  • Irakurri dut zure hika-mika epistolarra. Inplikazio pertsonala piztu eta “hau eta hura esango nioke nik” pentsarazteko balio duen gasolina ozpingarria. Bat nator Ameztoy andrearen azken zutabeko baieztapenarekin: “En cuanto al fondo del asunto, te recuerdo que éste es un país muy pequeño y nos conocemos todos. Que está todo el pescado vendido y que no vamos a convencer a nadie. Salvo tú a tus acólitos y yo a los míos”. Penagarria, baina horrela da. Honek gogora ekarri dit behin bertoko erdaldun modernito cool batekin izan nuen eztabaida. Azken finean, arrazoi damaiot andre honi, oso zaila delako erdaldun askoren buruan (eta zenbait euskaldunengan ere) ondo errotuta dagoen ideia asoziazioa deuseztea: erdara (unibertsalismoa, arrazoia, ideologikoki neutroa…) Vs. euskara (atzerakoia, abarkak, txokokeria, mitoak).

    Baina andre honena mundiala da. Dirudienez, Espainiako txutxumutxuen saio intelektualki pobreenetan ibiltzen da maila bereko bere iritziak botatzen. Bost axola horrek niri, baina Pasalon, euskaldunon diruarekin ordaintzen dugun ETB2 erdaldunean agertzen den aldiro garesti ordaintzen ari gara bere iritzi merkeak. Zer egingo diogu, bada, denetarik egon behar da mundu alu honetan.