Aitxaren kontuak 1

Gure aitxa Felixek beti esan digu bere amaren sabelean zegoeneko oroitzapenak dituela gordeta, han barrutik zer entzuten zuen ederki dakiela berak. Irri eta trufa egin izan diogu horregatik, baina haren seme-alabok ederki dakigu benetan dabilela, ez baitaki gezurrik. 2006ko Urtarrilean, bere oroitzapen zenbait hasi zen idazten, kitatu nahi baititu zorrak memoriarekin, errealitatearena eta ametsarena bereiziz. […]