Agur urte bati, 2010era salto

pikuman

Nire bozetoen bloga bihurtu da zerdiok. Urteak pasa ahala aldatu da, gu geu aldatu garen heinean. XXI.mendean ere aldatzen da norberaren pentsaera eta… ez genuen gutxiago espero. Sugeek zaharkitzean, beti aldatzen dute haien azala.

Nire bozetoak dira hemen argitaratuak; ideiak, unean-uneko inspirazioak burutarazitako paranoiak, paridak edo… deitu nahi duzuen bezala. Hori bai, hemendik kantu, olerki eta narrazio asko atera dira askotarako balio izan didatenak. Alde horretatik eskerrikasko zerdiok.

2010erako baditut pare bat desira. Ea kunplitzen diren. Batetik, bertan idatzirikoa gustatu ala ez, irakurtzen jarrai dezazuela hor zaudeten lau katuok. Bestetik; ‘pikuman’, ‘WC’ edo bestelako ezizenak erabili zituen zaldun erraria itzul dadin eskatzen dut. Bere idatzirik gabe nortasun bat galdu zuen-eta blog honek.

Besterik gabe eskerrikasko zerdiok.
Eskerrikasko zuei!

Hurrengo urterarte!

Ekaitza bainuontzi batean