Abilezia

Aukera bikainenak galdu eta lorpen posible guztiak errauts bihurtzeko berebiziko abilezia ei zuen. Hala entzuten genion sarri.

Ia sartu zuen gola edota gutxigatik osatu ez zuen kromo bildumaren istorioaz betetzen zizkigun belarriak umeak ginela. Nerabezaroan aldiz, haserre bizian aipatzen zituen muxurik eman ez baina portaleraino lagundu zion ile-hori hura, irakasleek etengabe jartzen zizkioten 4.9-ak…

Gizon papobilotsu bihurtu zenean ere,  inguruko guztiok izan genuen zoritxarrak erasota irabazi ez zuen lehiaketa eta elkarrizketa bezperan gaixotu zelako galdutako lanpostu ezinhobearen berri.

Oraindik maiz pentsatzen dut aukerak galtzeko zoritxarreko abilezia baino, bere buruari edozertarako aukera aitortzekoa ez ote zuen.

NIRE KONTRA ESANAK