Abertzaletasuna lokartzen?

Oso gutxitan adierazi naiz hain garbi. Baina momentua iruditu zait, ixiltasuna nabari baitut. Ixiltasuna Euskal Herri zaratatsu honetan… agian armen danbatekoek ekarria, ala agian lotsak, ala eztakit… Kontua da etekin handiena atera nahi diotela alderdi konstituzionalistek euskal alderdi abertzaleen “krisi” honi, hobe esanda, abertzaletasunaren krisi honi. Zenbat ostiko jasan ditugun jada… eta zenbat aldiz jeiki garen, osborneko zezenak emandako astinduak eta euskal bonben eta tiroen burrunbadak. Geroz eta preso gehiago gartzeletan estatuan barreiatuta, honek dakarren tristezia eta amorrua. Eta erakunde armatu baten “erremedioa”; amenazuak, xantaia eta tiroak.
independentzia

Lokartu nahian dabiltza bai… abertzaletasuna lokartu nahian. Eta modu batez lortu dute, nola ez, ETAren laguntzaz beti ere. Abertzaletasuna geroz eta gutxiago babesten da medio publikoetan, zailago egiten zaio jendeari publikoki independentziaren aldeko postura zilegi eta justua aldarrikatzea. Garaiak aldatu egiten dira eta abertzaleok garaian-garaian moldatzen ikasi behar dugu, eta estatu espainiarraren indarkeriazko inposizioari bozketan erantzuten jakin, desberdintasunak alde batera utziaz proiektu komun eta istoriko bati hegoak zabalduaz.
Nik autodeterminazioa eta independentzia babesten ditut, eta jendarteari animatu nahi nioke publikoki ideia horiek babestera, inolako aurre-juzku eta etiketamendurik gabe. Izan ere Independentziaren alde egoteak ez du ETA erakunde armatuaren ekintzen alde egotea suposatzen, ezta pentsatu ere, eta independentziaren, autodeterminazioaren eta euskal nazio baten aldeko mugimendua berpiztea hartu beharko lukete euskal erakunde, alderdi, sindikatu eta talde armatu guztiek helburutzat, interesak alde batera utzita.

Badakit ez duela ezertarako balioko, baina euskal preso politikoak aska ditzaten eskatzen dut publikoki, baita espainiar estatuak eta ETAk indarkeria eta joko zikina utz dezatela. Gatazka konpontzeko giltza proiektu guztiak zilegi eta gauzagarri bihurtzean datza.

Ni ere independentziaren alde.

Oier

Ekaitza bainuontzi batean