Edozein argazki

Tiraderan ahantzia banuen ere, X.Irizarrek idatzitako sarrera batek, bertan jarritako argazkiak batez ere, parada eman dit gaiari tiraka jarraitzeko. Autorearen izenik idatzita eduki ez arren, autorea baduen argazki bat. Autoreak garrantzia duen argazki bat, baina hori piskanaka kontatzen joango gara

NDYyNA==

Eta argazkikoak nortzu dira?

Zeren aurka altxatu dira? Zeren alde?

Noiz altxatu dira? Dira edo ziran?

Argazki horrek iraultza ilustratzen du?

Europa, Asia edo Amerika?

Gu bezala bizitzeko egin zuten iraultza? Guk egin genuen, hobeto bizitzeko?

Iraultza, errebolta, protesta edo partida irabazi izanagatik duten poza?

Beno, jada desgartua dagoen Txekoslobakia hartako banderaren bat ikusten denez, Txekoslovakia dela pentsatuko dugu, eta argazkiakoen itxura eta arropengatik 30-40 paseak direla estea ez litzateke astakeria. Argazkilaritzaren inguruan dakidanagatik eta historiaz entzuna dudanagatik, 1.968 Abuztuaren 20ean Sobiet Batasuneko militarrek, Polonia, Alemania Demokratikoa, Hungaria eta Bulgariako ejerzitoen laguntzaz Txekoslobakian sartu eta hurrengo 7 egunetan izandako erresistentzia borroketan Josef Koudelka argazkilariak ateratakoa izan daiteke, inbasioaz argitaratutako liburuan argazkia topatu ez badut ere.

Balio digu argazki horrek iraultza ilustratzeko?

Argazkilaritzak balio digu orokortzeko?

Metafora ez al da literatur baliabidea?

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.