Ongi dago, baina zera esan behar dizut…

 

Gogoratu horrenbeste gustatzen zitzaizun proposamen hura. Harro agertu zinen bezeroaren aurrean eta poz-pozik erakutsi zenion zure lan borobila. Esaldi labur batez, aipu zorrotz batekin egunetako (zerbait esateagatik) esfortzua eta dedikazioa txikitu zituen.

Munduan zehar, hamaika bulegotan, zenbatezinak diren bileratan, norbaitek antzeko zerbait bota dio muturrean zu bezalako beste norbaiti. Sarritan asmo txar berezirik gabe, baina sormena, berrikuntza edota aldaketa deusezteko gaitasun kontrolaezinarekin.

Ziberkondairak esaten duenez, Dave Dufour izeneko norbaitek 80 hamarkadaren bukaeran zerrenda bat egin zuen, non esaldi beldurgarri hauek biltzen zituen. Hona:

  1. Gure kasua desberdina da.
  2. Saiatu izan gara lehenago ere.
  3. Asko kostatzen du.
  4. Ez da nire lana.
  5. Lanpetuegi gaude horretarako.
  6. Ez dugu astirik.
  7. Ez dugu laguntza edota jende nahikorik hori egiteko.
  8. Aldaketa bortitzegia da.
  9. Jendeari ez zaio gustatuko.
  10. Etxeko politikaren aurka doa.
  11. Sindikatuek protestatuko dute.
  12. Horrek burokrazia areagotuko du.
  13. Ez dugu baimenik.
  14. Jeitsi gaitezen lurrera.
  15. Ez da gure arazoa.
  16. Ez zait ideia gustatzen.
  17. Ez dut horrela denik esaten, baina…
  18. Bi urte aurreratzen ari zara.
  19. Orain ez da momentu egokia.
  20. Ez dago aurrekontuan.
  21. Ez didazu ezer berririk erakutsiko.
  22. Ongi pentsatua, baina ez da eraginkorra.
  23. Pentsa dezagun hobeto.
  24. Ingurukoen aurrean barregarri utziko gaitu.
  25. Berriro ere hori, ez…
  26. Nondik atera duzu hori?
  27. Orain arte primeran moldatu gara.
  28. Ez gara inoiz horretan sartu.
  29. Ez da gure lehentasuna.
  30. Batzorde bat egingo dugu.
  31. Gure kasuan ez luke funtzionatuko.
  32. Batzarrak ez du onartuko.
  33. Ez diot zerikusirik ikusten.
  34. Hobe burukoari galdetu.
  35. Ezin da egin.
  36. Aldatzea lan gehiegi da.
  37. Ez du berez etekinik emango.
  38. Ezinezkoa da.
  39. Saiatu zen bat kaleratu zuten.
  40. Beti egin izan dugu horrela.
  41. Epe luzera dirua galduko genuke.
  42. Ez zirikatu zortea.
  43. Hasiberri batengandik espero zitekeena da.
  44. Norbait saiatu al da aurretik?
  45. Lasaiago pentsatuko dugu.
  46. Akziodunei azalpenak eman beharko dizkiegu.
  47. Ez amestu.
  48. Apurturik ez badago ez dago zertan konpondu behar.
  49. Ederregia egia izateko.
  50. Lan asko da.

Seguruenik askoz gehiago egon daitezke. Izan ere, badaude. Bota zuri esandakoak.

 

Jatorrian hemen argitaratua.

 

 

 

HERGELBERRI GRAFIKOAK

3 pentsamendu “Ongi dago, baina zera esan behar dizut…”-ri buruz

  • Estimatuta dago, baina…

  • Hasier Etxeberria 2011-06-27 16:49

    “Baina hik norekin uste duk ari haizela hitz egiten?”
    “Hau ez duk horretarako lekua, txikito!”
    ” Baina hik zer uste duk, hemen erotuta gaudela ala?”…

  • “Deituko dizugu” (gaur arte…)