23:16

1-099.jpg

Betikoa ikusteaz nazkatuta bizi naiz, batzuentzat paradisua den hontan. Betiko mugikorrari lotuta. Garai bateko antxoa saltzaile petralak baino zarata gehiago ateratzen duen segapotoa. Antxoa saltzaile petral bat, egun guztian poltxikoan. Betiko ordenagailua, argi arraroak, piztu-itzali epileptiko konstantea. Eta inprimagailua eta egunero berdina esaten duten diskak eta altabozak eta telefono finkoa mahai gainean… Eta ni aulki gainean.

 

Gela itxi usaina, erabilitako kantzontziloen lurrina, eta desodorante kadukatuena besapean. Behin desegin nuen ohea eta egunero berdina gogoratzen didan iratzargailua. Pareta zuria aurrean. Hau ere kadukatua dago ez du lehen zuen zuritasuna; denborak miazkatuta, hori bihurtu da.

 

Denbora badoa eta betikoa ikusteaz nazkatuta, 23:16ak dira orain.

Oier

Ekaitza bainuontzi batean