11 minutu

 minutu –

11 minutuGuztira iritsi nahi izatea gauza bat da. Guztira iristea beste bat. Eta guztira iritsi nahi izan eta lortzea beste bat.

Baina horrek prezio bat du trukean. Estresa esango dute batzuk, bizitza sozialik ez edukitzea, beste batzuk. 11 minutu gelditu, burua altsa ingurura begiratu eta ondoan duzun hori baloratzea, esango du besteren batek.

Udak (batzuen kasuan) aukera ematen du 11 minutu horiek hartzeko. Eta 11 minutu horiek aukera ematen dute orainarteko maratoi azkar eta itsuan egindako lesioei erreparatzeko. Eta inguruan animoak eman dizkizun horri bere laguntza edo babesa eskertzeko.

Badakit zer ari zaren pentsatzen oraintxe, “neska hau Coldplay entzuten ari da trenean lehiotik begira doan bitartean”.

Labadorak minutu bat falta zela adierazi dit duela 12 minutu.

 

 minutu

ZUZEUko erredakzio kide

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude