Zuzeuko Matraka: Asteko berriak zure postontzi elektronikoan

Postontzia

Ostiralero, bihartik hasita, astean zehar Zuzeun gertatutakoaren berri jasotzeko aukera izango duzu zure postontzi elektronikoan: sarrera ikusienak, eztabaidatuenak, blogetako asteko sarrera? Zuzeun erregistratuta bazaude, automatikoki jasoko duzu gure buletina. Ez bazaude erregistratuta eta ostiralero Zuzeuko Matraka jaso nahi baduzu, ondoko estekan harpidetu zaitezke.

Gogo handiz egindako buletina da eta zure gustukoa izatea espero dugu. Dena dela, edozein momentutan harpidetza eten nahi baduzu, ez dizugu trabarik jarriko. Horretarako, buletinaren behealdean agertzen den “Harpidetza eten” estekan klik egin eta agertuko zaizkizun pausoak jarraitu beharko dituzu.

Ibilbideko lehen pauso hauetan, pazientzia eskatzen dizugu gerta daitezkeen ezusteko teknikoen aurrean. Halaber, zure iritzia, iruzkinak eta iradokizunak oso lagungarriak izango zaizkigu buletina hobetzen joateko; beraz, ez izan beldurrik eta idatz iezaguzu erredakzioa@zuzeu.com helbidera burutik pasatzen zaizun guztia botatzeko.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.