ZuZeuko 2011ko audientziak

Urtea joan zaigu eta balantzea egiteko garaia heldu da. 2011n zehar, ZuZeuk 438.701 bisita izan ditu, iaz baino 100.000 gehiago! Eta irailetik, bisitak gora egiten ari dira etengabe. Egunero, astelehenetik ostiralera, 1500-2000 bisita inguru ditugu, eta hilero, 35.950 bisita batez beste, iaz baino 9.000 gehiago.

Nondik bisitatzen gaituzte?

Bisiten jatorria:

  • Espainiako estatutik: 401.623
    Hiriburuak:
    • Donostia: 119.133
    • Bilbo: 98.749
    • Gasteiz: 29.643
    • Iruñea: 29.550
  • Frantziako estatutik: 18.137
    Eskualdeak:
    • Akitania: 14.040
    • Ile-de-France 2.088
    • Midi-Pyrénées: 871
  • Erresuma Batua: 3.197
  • Alemania: 2.103
  • Estatu Batuak: 2.040
  • Herbehereak: 849
  • Mexiko: 769

Nola heltzen dira irakurleak ZuZeura?

  • Googleko bilaketak: 127.258 bisita
  • Zuzeneko trafikoa: 110.287 bisita
  • Berria.info: 41.623 bisita
  • Twitter: 34.588 bisita
  • Facebook: 29.311 bisita
  • Berriketan.info: 22.577 bisita

 Zeintzuk izan dira urtean zehar bisita gehien izan dituzten sarrerak?

Hilabetez hilabete ikusteko.

ZuZeuko Sinadurak

Aurten Zuzeun, SINDADURAK izeneko atala estreinatu dugu, Euskal Herriko idazle eta blogarien gunea. Martxotik, ZuZeuko sinadurek 66.456 bisita izan dituzte. Irakurrienak:

Mila esker guztioit egunez egun ZuZeu aukeratzeagatik!

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

5 pentsamendu “ZuZeuko 2011ko audientziak”-ri buruz

  • Datu artean ez galtzeko, azken hilabeteei dagokienean, hara hemen gauza berdina beste modu batean esanda:

    -Astegunero 1.500 lagun (desberdin) inguru sartzen gara ZUZEU.COMen.
    – Hilabetean 20.000 lagun (desberdin) inguru.
    – Bisitari bakoitzak 2,23 orrialde ikusten ditu
    – Bisitari bakoitzak 3’43” bataz besteko denbora egiten du gunean

  • Kaixo, zorionak hasteko, ni noizean behin sartzen naiz Zuzeun, gehienbat Twitterretik.

    Hala ere, artikulu honi informazio klabe bat falta zaio. Ea zein tresnatan oinarrituta egiten dituzuen kontaketak…

    Ezberdina baita bat edo besteak dioena…

    Milesker!

  • Ondo diozu, Arkaitz: ahantzi egin zaigu. Datu horiek Google Analyticsen bidez lortuak dira. Segi bizkor.

  • zorionak zuzeulari guztiei!

  • Txantxangorria 2012-01-03 15:33

    Akitaniak datuak zeazterik ba al dago? hau da, esate baterako zenbat bordeletik, baionatik edo iparraldetik…
    datuak oso interesgarriak dira!