ZuZeuk itxura berria dakar berriz

ZuZeuk itxura berria dakar

Gaurko egunez duela hiru urte jaio zen ZuZeu. 2009ko apirilaren 14tik gaur arte gauza asko gertatu dira, itxura ere moldatuz joan da, gunearen etengabeko bilakaerarekin batera. Hori dela eta, hirugarren urteurrena ospatzeko, itxura berria estreinatzea erabaki dugu.

 

Zer aurkituko duzu ZuZeu berrian?

Lehen begirada azkar batean, gauza handiegirik ez, ohiko atalak eta edukiak mantendu baititugu: Azaleko sarrerak, Bero-bero eta Bare-bare estekak¸ Azken iruzkinak, Asteko inkesta eta Sinaduren kaxa –blogak, alegia—. Baina antolamendua eta estetika apurtxo bat aldatuz.

Zer berri?

Azaleko sarreren aurkezpena hobetu egin dugu, pantailan behera joaten ibili beharrik gabe. “Gaurko azalean…” deitu dugun horretan, sarrera nagusien titularrak nabarmendu ditugu diapositiba pase moduko batekin. Sei sarrera dira eta zeuk hauta dezakezu nahi duzuna, aukeran.

Beherago, gainontzeko sarrera guztiak kronologikoki zerrendatuta agertzen dira “Azkenak” sailean , irudia, titularra, data eta egilearekin. Horraxe sartuko dira ZuZeuren argitaratuko ditugun  sarrera guzti-guztiak kronologikoki.

Zerrenda bera kronologikoki baino eztabaidatuenen arabera ikusi nahi baduzu, “Eztabaidak” koadrotxoa aukeratu eta ZuZeun gori-gorien dauden eztabaidak ikusi ahal izango dituzu. Aldiz, gure irakurleek gehien irakurri dituzten sarrerak bisitatzeko, aukera ezazu “Ikusienak” koadrotxoa. Modu horretan, zuzenean ikusi ahal izango dituzu ZuZeuko eduki aktiboenak.

Gainera, ZuZeuTB ere estreinatu dugu, ZuZeuko telebista, non orainkarian publikatzen diren bideo guztiak ikusi ahal izango dituzun, baita geuk egindakoak ere! Elkarrizketak, erreportajeak, dokumentalak…

Horrez gain, euskal hedabide eta blogarien bilduma osatu dugu. Hedabide handiak batetik, eta euskal blogosferako pertsonak edo taldeak bestetik, ZuZeutik bertatik sareko euskarazko eduki guztietara jo dezazun.

Goza ezazu!

ZuZeuk itxura berria dakar

Azaleko sarreren aurkezpena hobetu egin dugu, pantailan behera joaten ibili beharrik gabe. “Gaurko azalean…” deitu dugun horretan, sarrera nagusien titularrak nabarmendu ditugu diapositiba pase moduko batekin. Sei sarrera dira eta zeuk hauta dezakezu nahi duzuna, aukeran. Beherago, gainontzeko sarrera guztiak kronologikoki zerrendatuta agertzen dira “Azkenak” sailean , irudia, titularra, data eta egilearekin. Horraxe sartuko dira ZuZeuren argitaratuko ditugun  sarrera guzti-guztiak kronologikoki.
zuzeu, ZuzeuTB
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “ZuZeuk itxura berria dakar berriz”-ri buruz

  • Nire Ipadetik izugarri aldatu da zuzeu. Kalitatezko produktua ari zarie ekoizten. Zorionak! Nigan irakurle bat duzue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude