Zer entzuten da espazioan?

Iowako unibertsitatean espazioko hotsak ikertzen dituzte. Horixe da, hain zuzen ere, Don Gurnett-zientzialariaren egitekoa: espazioko toki zein une ezberdinetan uhinak grabatu eta ikertzea.

Bada, zientzialari honek bere soinurik gustokoenak sarean ipini ditu, espazioan entzun daitekeena, lurretik ere entzun dezagun. Sartu Space Audio webgunean eta entzun.

MTU5MQ==

Irudia | Entzun espazioa | Fredy the boy | Creative Commons By SA
don gurnett, entzumena, espazioa, iowako unibertsitatea

3 pentsamendu “Zer entzuten da espazioan?”-ri buruz

  • emmm.. ez naiz ni kontu hauetan aditua, baina uste dut ‘entzun’, ‘entzun’ esaten dena, espazioan ez dela ezer entzuten.

    Izan ere, soinua uhin mekaniko bat da (http://eu.wikipedia.org/wiki/Soinu) eta uhin mekanikoek materia (airea, ura…) behar dute zabaltzeko.
    Espazioan ordea, ez dago materiarik, ‘hutsa’ baizik.

    Argia berriz, uhin elektromagnetiko bat da besteak beste (http://eu.wikipedia.org/wiki/Argi), eta uhin moeta hau bai, hutsean zabaldu daiteke. Horregatik ikusten ditugu izarrak, planetak, eta abar. Beraien argia gugana iristen delako, hutsa zeharkatu ondoren.

    Zuk aipatzen dituzun grabazioetan, uhin elektromagnetikoak hartzen dituzte, eta uhin mekaniko bihurtu.
    Irrati uhina ere uhin elektromagnetikoa da (espazioan zabalduko litzateke beraz), baina irrati aparailuen bitartez uhin mekaniko bihurtzen da, eta airean zabaldu, gure belarrietara iritsi arte.

    Hortaz, 2001 space oddyssey pelikulan agertzen den bezala, espaziountzien eztandek ez lukete ‘hotsik’ aterako espazioan. Materiarik, airerik ez dagoenez, ezin delako uhina zabaldu.

    Beste kontu kurioso bat da orde (behin txapa botatzen jarrita 🙂 ‘mikrouhinen fondoko erradiazioa’.
    Izan ere, 1965-ean espazioko txoko guztietatik zetorren uhin elektromagnetiko ahul bat topatu zuten kasualidadez bi zientzialarik. Uhin berdina zegoen espazioko bazter guztietan. Ondoren konturatu ziren berau, Big-Bang-aren ‘ekoa’ zela.
    flipa! 🙂
    Eta uhin elektromagnetiko hori da, Big-Bang-aren teoriaren oinarrietako bat.
    http://es.wikipedia.org/wiki/Radiaci%C3%B3n_de_fondo_de_microondas

  • […] zuzeu.com — Zer entzuten da espazioan? […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude