Zer egingo zenukete urteko hiru milioi eurorekin?

Eric Caballero, Flickr
Eric Caballero, Flickr

Edonork, halako dirutza eskuratuko balu, etxea eta kotxea erosiko lituzkeela esango luke. Baina susmoa dugu Goirigolzarrik aspalditxo ordainduko zuela etxearen, edo etxeen, hipoteka.

Bidaiatzea izan ohi da, dirutza lortzeko aukera baten aurrean jendeak eman ohi duen erantzun tipikoenetakoa. Baina munduko txoko guztiak bisitatu badituzu eta etxez, autoz, haurrentzako ikasketez, etabarrez ondo hornituta egonda, zer egin dezakezu urteko hiru milioi eurorekin?

Guztira 52,4 milioi jasoko ditu, urtero-urtero lehen aipaturiko hiru milioetan banatuta. Dirutza horrekin 84.000 langileri soldata minimoa (624) ordaindu ahalko lieke.

124.000 langabeturi gobernuak (baldintza bereziekin) eskaintzen duen 420 euroko dirulaguntza eman diezaieke. Edo 20.800 haur txeke ordaindu…

Baina dena ez da ondokoari laguntzea izango. Aisialdirako beta ere beharko du, orain arte BBVAko bigarrena izan denak. Hilabeteko jasoko dituen 250.000 eurorekin 138.888 kaña hartu ditzake, edo gonbidatu, noski. Arzaken afari batera ia 2.000 pertsona gonbidatu ditzake hilabetero. Madrilgo Hilton hoteleko suite onenean ere, gauero egin dezake lo (gauak 2.524 euro balio dituen arren!).

Azken finean nahiko lan izango du Goirigolzarrik, horrenbeste dirurekin zer egin jakiteko. Eta zuk, zuk zer egingo zenuke 52 milioi eurorekin? (Oraindik euroaren kontutan galduta zabiltzatenontzat jakizue, 8.718.626.400 pezeta direla jasoko dituenak).