Zeinek erre nahi ditu hondakinak (5)

NDE4NA==

Curriculum ikusgarria du: Madrilgo Konplutense Unibertsitatean Zientzia Biologikoetan doktore egin zen; Bioelektromagnetismoa, Ingeniaritza Biomedikoa eta Ingurumen Fiskalitatean graduondoko espezializazioak egin zituen. Kargu publikoak ere izan ditu Elorrietak. Nafarroan, Osasun Institutu Publikoko zuzendari izan zen, eta hainbat departamenturentzat lan egin: Osasuna eta Ongizatearentzat eta Ingurumenarentzat, esaterako. Espainiako Gobernuko hiru ministeriorentzat, bederen, lan egin du, bestalde: Osasuna eta Kontsumoarentzat, Hezkuntza eta Zientziarentzat, eta Ingurumenarentzat. Nazio Batuen Erakundearentzat eta Osasunaren Munduko Erakundearentzat aholkulari gisa aritu izan da hainbat hitzalditan, baita Europako Batzordearentzat eta Europako Ingurumen Batzordearentzat ere. 

NDE4Mw==NDE4NQ==

Iduri luke nahi duen tokian lan egin dezakeela Elorrietak, curriculum horrekin. Lanpostu berria du, eduki ere, 2009tik: Cementos Portland Valderribas taldean Ingurumen eta Iraunkortasun zuzendari nagusia da. «[Elorrietaren kargu hartzeak] Erakusten du [Cementos Portland Valderribas] taldearen estrategia aldaketa eta aldaketa klimatikoaren kontrako borrokaren, osasunaren eta iraunkortasunaren alorretako politika aurreratuenekin lerrokatzeko konpromisoa». Zementu enpresaren CO2 isuriak 300.000 tona gutxitzeko erronka hartu du Elorrietak. Hori adierazi du, bederen, FCC Fomento de Construcciones y Contratas enpresa taldeak. Izan ere, FCCren filial ugarietako bat da Cementos Portland Valderribas. Azken buruan, FCC izan zen Elorrietaren «fitxajearen» berri eman zuena.

Jakingarri da, bide batez, Zabalgarbi errauste plantaren heren baten jabea dela FCC.

Baina Elorrieta bakarra balitz… Zementuaren lobby-aren eta haren adarkaduren beste erakusgarri bat da Jose Maria Etxarri, Tecnaliako presidente ohia.  Cementos Rezolako ohorezko presidentea da Etxarri, eta Sociedad Financiera y Minera SAko presidente izan zen. 2002tik 2010era, Gipuzkoako Merkataritza Ganberako presidente izan da. Baita Norvegiako kontsul ere Donostian. Baita Orfeon Donostiarrako presidente ere. Baita Inasmet Fundazioko patronatuko presidente ere. Baita Mutualiako presidenteorde ere. Eta baita gauza gehiago ere.

(Datorren asteartean jarraituko)

———————

Irudia | Jose Ignacio Elorrieta | Ezezaguna | LGPL
Irudia | Añorgako Cementos Rezola | Ezezaguna | LGPL
Irudia | Jose Maria Etxarri | Tecnalia | LGPL
erraustegia, zaborra

2 pentsamendu “Zeinek erre nahi ditu hondakinak (5)”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude